Gibeleko lanak

Gibeleko lanak Idazkolako takatekoak | 2008-10-31 08:03



Lau mila emazte angles sarthu dire armadan; gibeleko laneri buruz bermatuko dire, karrosa, posta, eta holako zeretan.
Gibeleko lanak atzeguardiako lanak dira. Jakina denez, ekialdean gibel(alde) erabiltzen da atze(alde)ren partez.

Badu interesik, halaber, ondoko esapideak, alegia, zerbaiti buruz bermatu horrek. Hor, bermatuk hurbileko ditu saiatu edo ahalegindu aditzak: gibeleko lanetan lagunduko/jardungo dute. 


Utzi iruzkina: