Gaur, Axularren zenbait esapide dakarkizuet, zakutoan gordetzekoak guztiak.Zeren bertzela, haize ona denean, bela egin gabe gelditzen den untzia bezala, geldi ahal zindezke zu ere.Zerori bakharrik alfer, aise, egitekorik gabe, ongi iana eta hobeki edana zaudenean, eta guztiz ere ohean loz aserik, ardurarik gabe, zauntzanean, egiten duzu zeure baithan barrena, milla pensu eta gogoeta, milla dorre eta gaztelu.Baiña ai, ai, eta millatan ai.Zahartzean begietako bista laburtzen da, beharrietan gorreria egiten da: belhaunetan hezueria iartzen da, indarra gutitzen da, aphetitua galtzen da, loa ioa...


Ezpatak iraganeko gauzakiak dira. Antzina, gerretan, ohean hiltzen ziren gehiago gudu-zelaian baino, ezpata-kolpeak gaizkoatuta; egun, aldiz, gerlariak zerraldo erortzen edo errausten dira, ziplo (teknologia ez baita beti onerako izan).Axularrek kolokazio distiratsu batzuk utzi zizkigun ezpata-dantzarako:Ezpataren ahotik iragan / ezpataz iragan: Erdietsikoitut, atrapatukoitut, aspertuko natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut. // Bi aitonen semek, edo zaldunek elkharren artean etsaigoa dutenean, eta elkhar dixidaturik, desafiaturik, konbatera eta gudura deiturik, kolpeka hasten diren...


Lau mila emazte angles sarthu dire armadan; gibeleko laneri buruz bermatuko dire, karrosa, posta, eta holako zeretan.Gibeleko lanak atzeguardiako lanak dira. Jakina denez, ekialdean gibel(alde) erabiltzen da atze(alde)ren partez.Badu interesik, halaber, ondoko esapideak, alegia, zerbaiti buruz bermatu horrek. Hor, bermatuk hurbileko ditu saiatu edo ahalegindu aditzak: gibeleko lanetan lagunduko/jardungo dute. 


Autobusa abiatu orduko, leiho ondoan eseritako bidaiariak begiak zabal-zabalik ireki zituen zerbait berria ikusteko esperantzan [...]Pamuk, Orham: Elurra, Elkarlanean, Donostia, 2007 (itzultzaileak: Fernando Rey eta Monika Etxebarria). Esaldia betegina da; ezin daiteke hobeto agertu pertsonaiaren aditasuna.* Estonierazko edizioaren azala.


Azken iruzkinak