Axular (XII): zenbait esapide

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-06-24 22:32


Gaur, Axularren zenbait esapide dakarkizuet, zakutoan gordetzekoak guztiak.

Zeren bertzela, haize ona denean, bela egin gabe gelditzen den untzia bezala, geldi ahal zindezke zu ere.

Zerori bakharrik alfer, aise, egitekorik gabe, ongi iana eta hobeki edana zaudenean, eta guztiz ere ohean loz aserik, ardurarik gabe, zauntzanean, egiten duzu zeure baithan barrena, milla pensu eta gogoeta, milla dorre eta gaztelu.

Baiña ai, ai, eta millatan ai.

Zahartzean begietako bista laburtzen da, beharrietan gorreria egiten da: belhaunetan hezueria iartzen da, indarra gutitzen da, aphetitua galtzen da, loa ioaiten da, ikhara ethortzen da, larrua zimurtzen da, illea urdintzen da, burua karsoiltzen da, hatsa khiratsten da.
Azken paragrafoa eredugarri da: behin ere ez da aditza errepikatzen; ez da ez sorturik, ez eraginik, ez ahalbideturik. Eta, lantzean, tirain bortitz batek zaramatza: loa joaiten da, ikhara ethortzen da.Ohargarria da, halaber, aditz laguntzailea beti dela agertzen, perpaus bakoitzak bere hatsa behar balu bezala.


Utzi iruzkina: