Kategoria: axular
Askotan gogoeta egin dut Goethe-ren idatzietan ageri den ciudadela interior horretaz. Uste dut Zweig-en eskutik iritsi nintzela Goetheren burutazio horietara (ez dakit xuxen zein izan zen bitartekoa: Castellio contra Calvino edo El legado de Europa).Zitadela hori zera da: norberaren barruan dagoen eremu babestu besterenezin hori (esentzia-edo). Aspaldi handiko kontua da, haatik, San Agustinek ere erabili baitzuen bere idatzietan antzeko molderik. Eta Axularrentzat, beraz, ez zen arrotza:Athe hauk behar ditugu hertsi, eta hautzaz eduki kontu, baldin etsaia geure arimako gazteluan sartzetik n...
Egungo euskal prosan ez dira oso erabiliak halakoak, debaldeko hitzik ez sartzeko araua dela eta. Hala ere, batzuetan indargarri bikainak dira, gehienetan esanahia argitzeko baliabide huts diren arren.Hasuiña edireiten da alfer-nagiaren landan eta alhorrean, zeren figurat acediam; si molliter tangis urit; si fortiter astringis, non pungit.Haragiaren plazerei, desira desordenatuei, eta egiten dituen kaltei, erremedio emaiten hasi baiño lehen, erran nahi dut gauza bat, eta ibeni pausatu egiazko zimendu bat.Eta nola orai bekhatoreak guztiei egiten baiteraue gerla: hala orduan bekhatoreari ere,...
Gaur, Axularren zenbait esapide dakarkizuet, zakutoan gordetzekoak guztiak.Zeren bertzela, haize ona denean, bela egin gabe gelditzen den untzia bezala, geldi ahal zindezke zu ere.Zerori bakharrik alfer, aise, egitekorik gabe, ongi iana eta hobeki edana zaudenean, eta guztiz ere ohean loz aserik, ardurarik gabe, zauntzanean, egiten duzu zeure baithan barrena, milla pensu eta gogoeta, milla dorre eta gaztelu.Baiña ai, ai, eta millatan ai.Zahartzean begietako bista laburtzen da, beharrietan gorreria egiten da: belhaunetan hezueria iartzen da, indarra gutitzen da, aphetitua galtzen da, loa ioa...
Ezpatak iraganeko gauzakiak dira. Antzina, gerretan, ohean hiltzen ziren gehiago gudu-zelaian baino, ezpata-kolpeak gaizkoatuta; egun, aldiz, gerlariak zerraldo erortzen edo errausten dira, ziplo (teknologia ez baita beti onerako izan).Axularrek kolokazio distiratsu batzuk utzi zizkigun ezpata-dantzarako:Ezpataren ahotik iragan / ezpataz iragan: Erdietsikoitut, atrapatukoitut, aspertuko natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut. // Bi aitonen semek, edo zaldunek elkharren artean etsaigoa dutenean, eta elkhar dixidaturik, desafiaturik, konbatera eta gudura deiturik, kolpeka hasten diren...
Hegoaldeko euskara batuan baztertu samarrik ditugu aditzoinaren zenbait erabilera: galde-hitza + aditzoina (Ez zekien nondik etor); aginterak (ikus hori)...Ez dira gure hurbileko tradiziokoak, eta horregatik ez dira baliatzen. Hala ere, bizitasun halako bat eransten diote testuari, nire iritzian.Halakoek badute beste erabilera bat, Axularrek ezin hobeto profitatu zuena: maiztasun etengabea adieraztea (askotan ibili aditzaren inguruan).[...] bethi prometa, bethi gogo har [...]Iaiki eta eror dabillanaren bizitzea, bizitze perilosa da [...]Errepara diezaiotela, arren, ibiliren aurkako kartsuek...
Katafora-anafora jokoetarako dagoen hau-hori ereduaren erabatekotasunari kritika egina nago aurretik ere. Askotan bezala, estilo-liburuek, arazo bat konponduko zutelakoan, histu egin dituzte testuak.Halako, esaterako, aukeran dugu, aurretik deskribatutako erreferentziakideari dei egiteko, Axularrek trebeki erakutsi zigunez:Zeren urthean behin baizen kofesatzen eztenak, badirudi bortxaz egiten dela, eta halakoaren kofesatzeak, deus guti balio duela.Gutitan kofesatzen denari, gaitzi zaika kofesatzea, ahalke da halakoa, beldur da, herstura handitan edireiten da. Halakoak egunetik egunera, ...
Ez dakit gaurko adibideak zenbateraino diren baliagarri, baina lekutxo bat egin geniezaieke erabilera hauei, neke handirik gabe, maila oso jasoko testuetan.Izen-sintagma mugagabeak aditz-lokuzioak osatzeko erabiltzen ditu Axularrek (gaur egun ere bada halakoen aztarrenik nominalizazioetan: bide-egite, gari-jotze, testu-zuzentze...):Esku laxoak eta alferrak, probetasun dakharke, baiña bortitzak eta trabaillariak aberatstasun biltzen du.Bada beste erabilera-eremu bat ezezko adierazpenetan, hain zuzen, gaur egun inongo/ezein + izena egitura generabilkeen inguruetan.[...] nork eginen du bada ot...
Jakina denez, errepikak oso erabiliak dira indargarri modura, batez ere izenondoetan (polit-polita...). Ordea, beste kategoria batzuekin bakanetan erabiltzen dugu baliabide hori.Izena + Aditzondo eratorriaLehenbiziko erremedioa da hartzea goizean gogo eta borondate fin bat, deliberamendu deliberatu bat, egun hartan iuramenturik ez egiteko, mihiaz kontu edukitzeko.Zeren zuk eztuzu behatu behar zeure etsaiaren borondate gaixtora, baiña behatu behar duzu zeure Iainkoaren borondate borondatetsura.Eta hala gizonak, bere gizontasunean, ezin duke falta handiagorik, eta ez desohore desohoragarriago...
Ahaztuxea dugu testuen musikaltasuna, nolako doinua darien hitz segidei, lerroei... Errepikek eratu ohi dute ahaire hori, dela fonema berak kateatuz (hoskidetasunak), dela egitura sintaktikoak paralelizatuz.Axularrek hoskidetasun polit batzuk utzi zizkigun oroigarri. Batzuk hitz-jolas bakunak dira, eta beste batzuk, aldiz, partitura konplexuak.Guztiak dakuski, guztiak dakizki eta guztiak berak bere eskuz, bere ordenamenduaren arauaz, behar bezala kidatzeintu.Hain da itsustasun eta itsutasun handia eta iende galduen kontua haur, ezen gure Salbatzaillea arrenkuratu ezpazen ere bere heriotze p...
Eufemismotan naroa da Axular, beste ekai askotan bezala. Ohargarri da, gainera, zein adierazgarri diren horiek garaiko tabuei eta pentsamolde estuei kontu egiteko.Hona hemen banaka batzuk:Hil:Hala daudela denbora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta akhatzen dira.Orai baitakusagu ezen ia adinaren arauz, heriotzeko portura hurbiltzen garela, hemengoaz egin hurran dugula.Eta guztiz ere egun batez, enperadore hark, kolerak itsuturik eman baitzuen sentenzia gaixto bat, eta haren arauaz iende handia, baitzeramaten galtzera, eskiribatu zioen Mezenas bere adiskideak, eta ig...
Askorentzat ezagun izango da gaurko aipua, baina merezi du, merezi duenez, hona ere ekartzea. Hara nola definitu zituen Axularrek piramideak:Piramidea edo Piramideak ziren sepultura suerte batzuk, pilare, harroin, edo thonba laur kantoinetako gora ailtxatu batzuk, egin ahal zitezkeien gorenak, ondoan zabal eta puntan mehar.Definigaia + Izan aditza + Definizioa [orokorretik zehatzera]Altube-eta ez baitziren alferrik iragan mundu honetatik, gaur egun beste molde hau nagusitu zaigu testuetan (testu txukunetan, aldrebeskeria franko baitago bazterretan):Piramidea edo Piramideak sepultura suerte ...
Axularrek aginterazko hainbat adizki sintetiko darabiltza, perifrastikoak baino gehiagotan:ikusi: ikhusazujakin: iakizueduki: edukazu, euzueutzi: utzazu, utzkuzu, utzazu, uztakegin: egizue, egiozueeman: emazubegiratu: begirautzueiguriki: igurikazuekarri: ekhartzuTestuetarako aringarri bikainak lirateke, baturako paradigma osoa bagenu. Ez dezagun ahatz herri-hizkeretan ere ugari direla halakoak.
Duela urte bi, aditz laguntzailearen isiltzeari buruzko artikulu koskor bat idatzi genuen 2tzul blogerako. Ondorioetako bat, nagusia, zera izan zen: nekez isiltzen dela aditz laguntzailea, aurretik laguntzaile bera aipatua ez bada.Axularrek berretsi digu uste hori:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin solhastatzen, hekin iaten, eta edaten zuen, hekin zuen lakhet.Prosodiak hiru unitate bereiziko lituzke hondarreko perpaus sorta horretan, bakoitza laguntzaile bati lotua:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin [ibiltzen ...
Ezagun denez, Añibarrok bihurtu zuen bizkaierara Axularren Gero ia osorik. Hala ere, urdazubitarraren testuan ere, gaur egun ia mendebaldean baino ez dabiltzan formak eta moldeak ageri zaizkigu.Askotan amorratu egin naiz, entzunda halako hitz edo esamolde bizkaierazkoa dela eta hobe dela zokoratzea. Hona hemen adibide batzuk, horientzat ikaskizun:Zeren begira zaude? // Zerbaiten zain egon.[...] eta gero orai, arratseon, atrapatu zareneon [...] // Artikulu hurbilkaria: hileon, asteon...Biluz da: orthuz da: eztu aldatzeko athorrarik, eta ez etzateko oherik: eztaki othuruntza on baten berrir...
Atzo, Peru Abarkaren irakurraldi jarraikian izan nintzen Bilbon. Amaieran, Bilbo Zaharra euskaltegiak Axularren inguruan antolatutako jardunaldien hitzaldiak banatu zizkiguten liburu tankeran (eskerrik asko!). Liburutxoak baditu herren batzuk (neure alea, esaterako, 38. orrialdetik 43.era igarotzen da, tartekoak airean deseginda). Horrek, berriro, erakusten digu edizio-lanaren garrantziaz, baina hori ez da gure gaurko berbakizuna. Testuak hagitz interesgarriak dira (ez neurrian berean, hala ere). Ez dago azterlan burutsurik, ezpada esperientzia pertsonalei buruzko iritzi asko.Joan Mari Irig...
Gu ere KORRIKAREKIN, sakatu hemen ikusteko bideoa
Aurten ere Santa Ageda abestera atera gara. Eskerrik asko abestera atera zareten guztioi, bereziki Trikitilariei. Baina... nola ez atera eta nola ez joan eskoletara haurren aurpegia ikusita? Begira bideoa begira.