Axular (XIII): tautologiak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-07-11 20:13


Egungo euskal prosan ez dira oso erabiliak halakoak, debaldeko hitzik ez sartzeko araua dela eta. Hala ere, batzuetan indargarri bikainak dira, gehienetan esanahia argitzeko baliabide huts diren arren.

  • Hasuiña edireiten da alfer-nagiaren landan eta alhorrean, zeren figurat acediam; si molliter tangis urit; si fortiter astringis, non pungit.
  • Haragiaren plazerei, desira desordenatuei, eta egiten dituen kaltei, erremedio emaiten hasi baiño lehen, erran nahi dut gauza bat, eta ibeni pausatu egiazko zimendu bat.
  • Eta nola orai bekhatoreak guztiei egiten baiteraue gerla: hala orduan bekhatoreari ere, guztiek, pagamendu ordaina, moneda berean, bihurtuko diote: eta orai errezibitzen dituzten bidegabe handiez, mendeku hartuko dute.
Gaur egun, marratxoa tartean dela idatzi behar genituzke horiek guztiak.


Utzi iruzkina: