Axular (VIII): halako
Katafora-anafora jokoetarako dagoen hau-hori ereduaren
erabatekotasunari kritika egina nago aurretik ere. Askotan bezala,
estilo-liburuek, arazo bat konponduko zutelakoan, histu egin dituzte
testuak.
Halako, esaterako, aukeran dugu, aurretik deskribatutako erreferentziakideari dei egiteko, Axularrek trebeki erakutsi zigunez:
Zeren urthean behin baizen kofesatzen eztenak, badirudi bortxaz egiten dela, eta halakoaren kofesatzeak, deus guti balio duela.Hura ere noizbait bindikatu beharko dugu, batez ere iraganeko erreferentziak tartean direlarik.
Gutitan kofesatzen denari, gaitzi zaika kofesatzea, ahalke da halakoa, beldur da, herstura handitan edireiten da. Halakoak egunetik egunera, garizumaren hastetik akhabatzera, akhabatzetik bazko zaharrera, azken ephera luzatzen du eta batzutan ephe hura ere iragaitera utzten du. Eta hala gerthatzen zaika halakoari eritzen denean ere: orduan ere luzatzen du:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: