Katafora-anafora jokoetarako dagoen hau-hori ereduaren erabatekotasunari kritika egina nago aurretik ere. Askotan bezala, estilo-liburuek, arazo bat konponduko zutelakoan, histu egin dituzte testuak.Halako, esaterako, aukeran dugu, aurretik deskribatutako erreferentziakideari dei egiteko, Axularrek trebeki erakutsi zigunez:Zeren urthean behin baizen kofesatzen eztenak, badirudi bortxaz egiten dela, eta halakoaren kofesatzeak, deus guti balio duela.Gutitan kofesatzen denari, gaitzi zaika kofesatzea, ahalke da halakoa, beldur da, herstura handitan edireiten da. Halakoak egunetik egunera, ...


Azken iruzkinak