Axular (II): agintera sintetikoak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-02-24 21:49


Axularrek aginterazko hainbat adizki sintetiko darabiltza, perifrastikoak baino gehiagotan:

  • ikusi: ikhusazu
  • jakin: iakizu
  • eduki: edukazu, euzue
  • utzi: utzazu, utzkuzu, utzazu, uztak
  • egin: egizue, egiozue
  • eman: emazu
  • begiratu: begirautzue
  • iguriki: igurikazu
  • ekarri: ekhartzu
Testuetarako aringarri bikainak lirateke, baturako paradigma osoa bagenu. Ez dezagun ahatz herri-hizkeretan ere ugari direla halakoak.


Utzi iruzkina: