Axular (V): hoskidetasunak
Ahaztuxea dugu testuen musikaltasuna, nolako doinua darien hitz segidei, lerroei... Errepikek eratu ohi dute ahaire hori, dela fonema berak kateatuz (hoskidetasunak), dela egitura sintaktikoak paralelizatuz.
Axularrek hoskidetasun polit batzuk utzi zizkigun oroigarri. Batzuk hitz-jolas bakunak dira, eta beste batzuk, aldiz, partitura konplexuak.
Guztiak dakuski, guztiak dakizki eta guztiak berak bere eskuz, bere ordenamenduaren arauaz, behar bezala kidatzeintu.
Hain da itsustasun eta itsutasun handia eta iende galduen kontua haur, ezen gure Salbatzaillea arrenkuratu ezpazen ere bere heriotze penatuaz eta desohorezkoaz, arrenkuratu, eta sentikortu baitzen bidegabe hunetzaz, erraiten zuela: Supra dorsum meum fabricaverunt peccatores, prolongaverunt iniquitatem suam (Ps. 128).
Zeren orduan da mena, orduan da mina, orduan da azken adina, eta peril guztien gaiñeko perila.
San Agustinek eztu konturik egiten aitzineko perseberantziaz eta irauteaz, finera baiño lehen, edo finean berean, fina finatu gabe finatzen denaz.
[...] hain handia non baldin ifernurik ezpaliz ere, zeren bekhatua bera bere baithan baita hain itsusi, eta bere buruarentzat penagarri, eta gaztigu, hargatik beragatik ere, behar baikenduke bekhatu egitetik begiratu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: