Kategoria: hoskidetasuna
Ahaztuxea dugu testuen musikaltasuna, nolako doinua darien hitz segidei, lerroei... Errepikek eratu ohi dute ahaire hori, dela fonema berak kateatuz (hoskidetasunak), dela egitura sintaktikoak paralelizatuz.Axularrek hoskidetasun polit batzuk utzi zizkigun oroigarri. Batzuk hitz-jolas bakunak dira, eta beste batzuk, aldiz, partitura konplexuak.Guztiak dakuski, guztiak dakizki eta guztiak berak bere eskuz, bere ordenamenduaren arauaz, behar bezala kidatzeintu.Hain da itsustasun eta itsutasun handia eta iende galduen kontua haur, ezen gure Salbatzaillea arrenkuratu ezpazen ere bere heriotze p...