Axular (IX): aditzoina

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-05-03 19:40


Hegoaldeko euskara batuan baztertu samarrik ditugu aditzoinaren zenbait erabilera: galde-hitza + aditzoina (Ez zekien nondik etor); aginterak (ikus hori)...

Ez dira gure hurbileko tradiziokoak, eta horregatik ez dira baliatzen. Hala ere, bizitasun halako bat eransten diote testuari, nire iritzian.

Halakoek badute beste erabilera bat, Axularrek ezin hobeto profitatu zuena: maiztasun etengabea adieraztea (askotan ibili aditzaren inguruan).

[...] bethi prometa, bethi gogo har [...]
Iaiki eta eror dabillanaren bizitzea, bizitze perilosa da [...]
Errepara diezaiotela, arren, ibiliren aurkako kartsuek nola erabili zuen urdazuriarrak, bigarren adibidean, hura ari (izan)en partez. Ibiltzea, jaun-andreok, oinez egitea baino zerbait gehiago ere bada eta.


Utzi iruzkina: