Hegoaldeko euskara batuan baztertu samarrik ditugu aditzoinaren zenbait erabilera: galde-hitza + aditzoina (Ez zekien nondik etor); aginterak (ikus hori)...Ez dira gure hurbileko tradiziokoak, eta horregatik ez dira baliatzen. Hala ere, bizitasun halako bat eransten diote testuari, nire iritzian.Halakoek badute beste erabilera bat, Axularrek ezin hobeto profitatu zuena: maiztasun etengabea adieraztea (askotan ibili aditzaren inguruan).[...] bethi prometa, bethi gogo har [...]Iaiki eta eror dabillanaren bizitzea, bizitze perilosa da [...]Errepara diezaiotela, arren, ibiliren aurkako kartsuek...


Maiatza eta ekaina hilabete garrantzitsuak dira kirolean, batezere bizikleta, korrika eta antzekoetan; bertan karrera asko baitaude.Anderrek Azkoitiko duatloia egin zuen eta Mikel Riverorekin batera Bilboko duatloian ere parte hartu zuten. Ez da azkeneko gauza izango Gexanek maratoi erdia baitu Donostian hilaren 17an eta gainera laster triatloi denboraldia dator.Hemen lehen aipatutako argazki batzuk:


 "EAJ eta PSE zeren zain daude gatazka konpontzeko aukera badago?" Ezker abertzalearen proposamen berriak "gatazka konpontzen" duela esan du batzorde negoziatzaileko kideak, "anbizioa" izatea eskatu du eta "oso denbora polita galtzen" ari diren "sentsazioa" dauka. Arnaldo Otegi ezker abertzalearen batzorde negoziatzaileko kideak EAJri eta PSE-EEri berriro dei egin die azter dezaten ezker abertzalearen Hego Euskal Herriko autonomia proposamena (Ipar Euskal Herrikoa ere egin zuen Iruñean, Anaitasuna kiroldegian). "Anbizioa izatea eskatzen diegu gatazka behin betiko konpontzeko prozesu de...


Azken iruzkinak