zertara ari dira jolasten PSOE eta PNV?

markodemokratikoa 1456151295381 MARKO DEMOKRATIKOA | 2007-03-15 15:38

 "EAJ eta PSE zeren zain daude gatazka konpontzeko aukera badago?"

Ezker abertzalearen proposamen berriak "gatazka konpontzen" duela esan du batzorde negoziatzaileko kideak, "anbizioa" izatea eskatu du eta "oso denbora polita galtzen" ari diren "sentsazioa" dauka.

Arnaldo Otegi ezker abertzalearen batzorde negoziatzaileko kideak EAJri eta PSE-EEri berriro dei egin die azter dezaten ezker abertzalearen Hego Euskal Herriko autonomia proposamena (Ipar Euskal Herrikoa ere egin zuen Iruñean, Anaitasuna kiroldegian). "Anbizioa izatea eskatzen diegu gatazka behin betiko konpontzeko prozesu demokratikoa hasteko" eta, Otegiren ustez, Anaitasunako proposamenak "gatazka politikoa konpontzen du, eta bere ondorio guztiak".

Ezker abertzaleak martxoaren 3an aurkeztu zuen proposamena, batzorde negoziatzaileak otsailaren 7an asmoa aurreratu zuen, baina "oso denbora polita galtzen" ari diren "sentsazioa" dauka Otegik. Hori dela-eta, galdera bota du: "EAJ eta PSE-EE zeren zain daude gatazka konpontzeko prozesu demokratikoa hasteko aukera badago?".

Ezker abertzalearen proposamena bi arlotan oinarritzen da. Batetik, Euskal Herriaren aitortzan, erabaki eskubidea jasota. Bestetik, Euskal Herriaren nazio erakundetzean. Hemen, Hego Euskal Herrira begira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaren egituraketa politiko eta instituzionalaren proposamena egina du, "lau lurraldeetako herritarren erabakitze eskubidean oinarritutako autonomia”. Gaurko esparru politiko eta instituzionaletik abiatuta gauzatuko litzateke marko berria, baina bere “izaera eta identitate historikoa kontuan hartuz, Nafarroak estatus propioa izango luke"


Utzi iruzkina: