Hegoaldeko euskara batuan baztertu samarrik ditugu aditzoinaren zenbait erabilera: galde-hitza + aditzoina (Ez zekien nondik etor); aginterak (ikus hori)...Ez dira gure hurbileko tradiziokoak, eta horregatik ez dira baliatzen. Hala ere, bizitasun halako bat eransten diote testuari, nire iritzian.Halakoek badute beste erabilera bat, Axularrek ezin hobeto profitatu zuena: maiztasun etengabea adieraztea (askotan ibili aditzaren inguruan).[...] bethi prometa, bethi gogo har [...]Iaiki eta eror dabillanaren bizitzea, bizitze perilosa da [...]Errepara diezaiotela, arren, ibiliren aurkako kartsuek...


Aurkezpena

evaristo 1456132630897 bidaiatzen | 2008-02-22 13:12

 HUHEZI unibertsitatean WEB 2.0 ikasgaian blog bat sortu behar dugu 2.lauhilekoan zehar hau maneiatzen ikasteko. Ez dudanez inoiz informatika gogoko izan, blog bat zer den jakin harren, dauden gainontzeko antzeko web orriak bezala (my space, fotolog…)bete dezaketen funtzio garrantzitsuaz ez naiz orain arte ohartu: bakoitzaren ideiak dibulgatzeko eta konpartitzeko instrumentu perfektua da. Horregatik, oraingoz pixkat galduta ibili harren, ikasteko gogoz nabil.   *Hona hemen euskal blog ezagunenak: Sustatu    Aurki  


Azken iruzkinak