Axular (VI): errepikak
Jakina denez, errepikak oso erabiliak dira indargarri modura, batez ere izenondoetan (polit-polita...). Ordea, beste kategoria batzuekin bakanetan erabiltzen dugu baliabide hori.
Izena + Aditzondo eratorria
- Lehenbiziko erremedioa da hartzea goizean gogo eta borondate fin bat, deliberamendu deliberatu bat, egun hartan iuramenturik ez egiteko, mihiaz kontu edukitzeko.
- Zeren zuk eztuzu behatu behar zeure etsaiaren borondate gaixtora, baiña behatu behar duzu zeure Iainkoaren borondate borondatetsura.
- Eta hala gizonak, bere gizontasunean, ezin duke falta handiagorik, eta ez desohore desohoragarriagorik (munduak hala ezpadaduka ere) horditzea, adimenduaren nahastea, eta fama hartan iartzea baiño.
- Hark esportzatzen, berotzen eta segurantza segur batekin deusen beldur gabe ibentzen nau.
- Gure lege sainduaren, eta manamenduen karga, arin da, eta are arintkarri da.
- Eta haur da ifernuan dagoenak iragaiten duen penarik handiena, eta malenkoniarik, malenkoniagarriena.
- Han abariziosa, diruz betherik zegoena, nezesitate handian, munduko beharrik beharrena baiño beharreanago iarriko da.
- Gal ezazue gal, hortik ilkitzeko esperantza.
- Emozu ur, mintza zakitza emeki eta emero, sua iraungiko da, gaitzerizkoa iabalduko da.
- Zeren nola Iaungoikoak gure obra guztiak, kontuan, pisuan, eta neurrian kontatzen, pisatzen eta neurtzen baititu: hala bere miserikordiaz ere, kontuz, pisuz, eta neurriz, iustiziaren arauaz usatzen du
Hitz-jolasak
- Eztuzu pensatzen bentura horrek, benturaz, bentura gaixtoa emanen deratzula?
- Egitekoak egitekotan direnean, galdugordean dabiltzanean, orduan edukazu zuk egundaiño baiño esperantza gehiago.
- Akhaba iokoa, zerori akhabatu gabe: utz zuk hura, hark zu utzi gabe.
- Eta alegerarik, ustez ezen ihizia sarean zuen, eskatu zeikan suma handi baten, gehiago bortz ehun ezkuturen baiño: handiari handiki.
- Eskarnio egin ustea, gelditu zen eskarniatua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: