Axular (XI): ezpata
Ezpatak iraganeko gauzakiak dira. Antzina, gerretan, ohean hiltzen ziren gehiago gudu-zelaian baino, ezpata-kolpeak gaizkoatuta; egun, aldiz, gerlariak zerraldo erortzen edo errausten dira, ziplo (teknologia ez baita beti onerako izan).
Axularrek kolokazio distiratsu batzuk utzi zizkigun ezpata-dantzarako:
- Ezpataren ahotik iragan / ezpataz iragan: Erdietsikoitut, atrapatukoitut, aspertuko natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut. // Bi aitonen semek, edo zaldunek elkharren artean etsaigoa dutenean, eta elkhar dixidaturik, desafiaturik, konbatera eta gudura deiturik, kolpeka hasten direnean, komunzki sendoenak, edo anzatsuenak garaitzen du bertzea, bere meneratzen du, azpiratzen du, lurrera egotzten du, ezpataz iragaitera darama.
- Ezpata biluztu: Maiz biluzten, eta erabiltzen den ezpata, prest da, manukor da. // Eta han ausartzia handi batekin, bere bihotz giristino noblearekin, hasi zen, ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala, erraiten zuela: Omnis qui habet zelum legis, statuens testamentum exeat post me (2 Mach 2).
- Ezpata-kolpe: Hasi ziren bi gizon ezpata kolpeka [...]
- Erran komuna da, ezpatak ezpata sar arazitzen duela maginan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: