Idiaren urratsean gabiltza

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-12-24 08:12

Aurtengoak honaino iritsi dira; Anxuberrorekikoak ere bai.

Badira oraindik metaforazko esapide batzuk (batzuk hemengoak, gehienak nonahikoak):

Gerlaren hastapenean xori-gizonek etzuten bertze lanik egiten, bazterren ikertzea baizik, nun nor zabilan ikusteko, tropen harat-hunat guzien berri jakiteko, kanoieri norat jo erakusteko.

Ikusiko duzu odol hotzeko gizonak direla.

Alamanak ziren hasi kitzikan; guk arrapostu oren erdi batez, toki hartako tresna guziekin, handi eta tipi, erauntsi bat igorri baitzuten izugarria. [Erreparatu, orobat, handi eta tipi aposizio miragarriari].

Idiaren urhatsean gabiltza. Seguretik ari gira, dakigulakotz zeri gauden, zer xede dugun, zeren ondotik gabiltzan.
Heiagorak:
Debruen urdeak, ez othe dut bada oraikoan enea hilen!
Zenbakien erabilera berezia:
Han ere, etsaiak zazpi ahalak egin ditu, berriz ohiko lekuaz jabetzeko.

Koordinaziozko hitz-elkarteak:
Athe-leihoak ere zabalik daude, gau eta egun, ohoinen beldurrik gabe.

Marne ibaiko urlo honekin finituko dugu.

Osagarri guzier!


Utzi iruzkina: