Eufemismoak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-10-09 08:02
1

Euskaraz ere badira eufemismoak; beste hizkuntza guztietan adina.

Bazuen Jesus haurra bere ohakoan; bazituen bildotxak, idia eta beharri-luze bat ere, hein bat pollitak, bere muthikoaren jostagailua...
Hara zer aurkitu zuten Anxuberrok eta haren lagunek Somme aldeko eliza batean, Eguberri-eguna ospatzeko. Ez zen gisakoa izango, nonbait, Jesus haurra eta astoa esaldi berean aipatzea.





Block

Block 2009-09-30 20:01 #1

Aita Villasantek, zentsore gisa, oharren batzuk be egin eutsazan. Jatorrizko izkribuan, 153. orrialdean, "sakristiako ateak" etorren idatzirik, Morgan zein beste leku batzuetan brageteari esateko izen leungarria, eta esamodu hori ezabatuta gertatu zan, "herri-herrikoa" izana gorabehera "irreberentzia" sundatxoa eriolakoan.<br /><br />Arejita, Adolfo: "<em>Ipuin-barreka</em> Aita Felixen errastuan", Idatz &amp; Mintz 47, Labayru, 2009ko uztaila.<br />


Utzi iruzkina: