Anxuberro

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-10-02 08:01

XIX. mendeko Iparraldeko kazetaritzan badugu ikasbide ederra gaur egungo testugileok. Nik oso atsegin ditut, besteak beste, Jean Hiriart Urruti eta Jean Saint-Pierre Anxuberro. Maisu handitzat ditut, bata nahiz bestea. Eta, aldika, haien liburuei kolpe egiten diet ikaskizun bila, euskara beratza bizitzeko.

Lantzean behin, Anxuberroren pasarte batzuk ekarriko ditut hona, denontzat laketgarri. Edizio hau erabiliko dugu: Saint-Pierre, J.: 14eko Gerla Handia, Klasikoak, Donostia, 1998.

Gerra-kontuak izango dira gehienak, beraz, baina, Arestik zioenez, lore batzuk aurkituko ditugu simaurtegi hartan.

Harritua nago nola ginuen han zenbeit egunez atxiki, ez ginelarik oraino lurpean; etsaiak bazter guziak xehatzen zituelarik tiroka ta kanoi ukaldika. (5. or.)


Utzi iruzkina: