Gorputzak atalka

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-10-21 07:58
1

Gaur ere, Anxuberrori segituko diogu lubakietako bere ibileretan barrena. Hara zer kontatzen digun:

Guardiako gizonak lerro-lerro [zeuden] beren erreketan, begi-beharriak erne.

Esapidea ikusirik, bati baino gehiagori etorriko zitzaien gogora Lizardiren harako Bihotz-begietan hura?

Baina badira tankera horretako beste zenbait adibide; menturaz, gogo-bihotz dateke ezagunena.
Bakarrik gain hautan bizitzeko, gogo-bihotzak fermu behar ditik. (Piarres Lartzabal: Iru ziren)
Bide hori oraindik zabalik dago. Izan ere, guztiz baliagarriak izan daitezke koordinaziozko hitz-elkarketa horiek beste arlo batzuetan (batere konnotaziorik gabekoetan).
begi-eskuen koordinazio: coordinaciĆ³n ocular-manual (es), coordination oculaire-manuelle (fr), eye-hand coordination (en).

Block

Block 2008-11-04 16:49 #1

Atzo, adibide polit hau aurkitu nuen:

"Ez baitzuen, ordea, halakorik egundo ikusi [kameleoia, airearen sinbolo gisa], aho-begiak zabalik dauzkan gamelu sabelandi bat irudikatu zuen". (Marcel Schwob: Bizia alegiazkoak)

Itzulpena Juan Garziarena da. Pasarte horretan, idazleak Paolo Uccello-ren bizitzaz dihardu.

Utzi iruzkina: