Euskaltzaindiak duela gutxi plazaratutako Literatura terminoen hiztegian ere badituzu eufemismoen beste adibide batzuk, Xabier Altzibarrek paratuak. Kirikiñoren adibide hau dakar, besteak beste: Ez apacheak bakarrik, mari-bideetako guztiak be uxatu ditue andik. Gerla Handiko gertakarien berri eman zuen Bustintzak Euzkadi egunkariarentzat, Bilboko bere bulegotik. Hori jakinda ere, oraindik iluna da esaldia, zulaezina. Hemen dituzu gakoak:apache: proxeneta, emazainmaribideetako: prostituta, emagalduKontua da prostitutak gerra-eremuetatik atera zituztela, soldaduen artean zabal-zabal zebiltz...


Azken iruzkinak