Egurra!

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-01-15 08:04

Askotan hitz egin dugu erregistroaz txoko honetan. Harrigarria da zer-nolako testutan ikusten den, esaterako, izorratu aditza, apurtu edo hondaturen partez, irakingailu, uhin elektromagnetiko edo teknolektoko antzeko hitzen ondoan.

Hona atzo gaueko albistegiko izenburuetako bat (gutxi gorabehera):

Sei urteko haurra egurtu zuten ama eta aitaordea kondenatu dituzte 20 eta 22 urteko kartzela-zigorrera.
Ez egurtu, ez dantzatu, ez astindu... Beste aukera asko badira: jipoitu, jo, tratu txarrak eman...


Utzi iruzkina: