Kategoria: erregistroa
Sarritan jardun dugu erregistroen premiaz blog honetan, berariaz nahiz zeharka. Aipatu dugu hizkuntzak lagunarteko erregistroan dituela hutsunerik nabarmenenak, gure artean. Goganbehar hori berretsi digute, azkenaldian, zenbait adituren iritziek.Andres Urrutia euskaltzainburuak:El gran reto es que sea una lengua viva. Debemos hacer biología, y no arqueología. Debemos ser conscientes de que podemos haber ganado la física nuclear y haber perdido la cocina, la cuadrilla, el día a día, la expresividad con nuestros hijos, con nuestros padres. Pensemos que podemos haber perdido, en definitiva, la...
Batzuetan begiak ustekabeko lekuetan pausatzen dira. Lehengo batean, zerbitzu(a) eman esapidearekin topo egin nuen testu batean.Eta, jakina, tatxarik gabekoa begitandu zitzaidan (alegia, ez zegoen zer zuzendu hartan), baina halako zimiko batek eraman ninduen Orotarikoan zoko-miran aritzera. Han, zerbitzu emanen aztarnarik ez zen ageri inon; zerbitzu egin, zerbitzatu, zerbitzu errendatu... jasota daude, baina eman aditzaren bihirik ere ez.Gaur egungo erabileran, aldiz, jaun eta nagusi da zerbitzu(a) eman esapidea; Ereduzko Prosa Gaur datu-basean bilatzea besterik ez dago.Dena den, interesgar...
Askotan hitz egin dugu erregistroaz txoko honetan. Harrigarria da zer-nolako testutan ikusten den, esaterako, izorratu aditza, apurtu edo hondaturen partez, irakingailu, uhin elektromagnetiko edo teknolektoko antzeko hitzen ondoan.Hona atzo gaueko albistegiko izenburuetako bat (gutxi gorabehera):Sei urteko haurra egurtu zuten ama eta aitaordea kondenatu dituzte 20 eta 22 urteko kartzela-zigorrera.Ez egurtu, ez dantzatu, ez astindu... Beste aukera asko badira: jipoitu, jo, tratu txarrak eman...