Hizkuntza kaletarra
Sarritan jardun dugu erregistroen premiaz blog honetan, berariaz nahiz zeharka. Aipatu dugu hizkuntzak lagunarteko erregistroan dituela hutsunerik nabarmenenak, gure artean. Goganbehar hori berretsi digute, azkenaldian, zenbait adituren iritziek.
Andres Urrutia euskaltzainburuak:
El gran reto es que sea una lengua viva. Debemos hacer biología, y no arqueología. Debemos ser conscientes de que podemos haber ganado la física nuclear y haber perdido la cocina, la cuadrilla, el día a día, la expresividad con nuestros hijos, con nuestros padres. Pensemos que podemos haber perdido, en definitiva, la transmisión de ese euskera oral que nos ha enriquecido a todos y nos ha permitido dar el salto al otro euskera, al escrito. Ese es el gran reto de hoy en día: cómo impulsar la transmisión del euskera en los ámbitos afectivos, en los ámbitos menos formales. (El Correo, 2009-10-09)Andu Lertxundik:
Halatan ere: kezkagarriagoa egiten zait administrazioaren hizkera-eredua beste alorretara ere hedatu izana: hedabideek eta erakunde eskolarrek eta askotan baita kaleko hizkerak ere (afixetan, iragarkietan, bandoetan...) hizkera hori imitatzeko joera dute, naturaltasunaren kaltetan. Balirudike hizkuntza jasoak erregistro hori bakarrik eman dezakeela. Euskara erregistro bakarreko hizkuntza bihurtzen ari zaigu jardun normal askotan, eta, astiro-astiro, gurdi astun batena bezalako ibilera hori hizkuntzaren ia kale-kantoi, bazter eta zulo guztietara iritsi da. Hizkera zurrun uniboko hori da jendearen erreferentzia nagusia. Eredua. Kode hori, erregistro hori da, jende askoren ustetan, euskara estandarra, ona, imitagarria. (Lertxundi, Anjel: "Lorpenak eta desafioak", Erlea 1, 2009ko urria)Lizardik bezala, noranahiko hizkuntza nahi genuke guk, baina gure kezka bestelakoa da; orain, arazoa ez da hizkuntza larrekoa dugula, halakoa ere behar dugula baizik.
O tempora, o mores!
Iruzkinak
Patxi 2009-10-27 15:07 #1
Arrazoi pare galanta! Ez dago duplerik, pare horiek hautsiko dituenik. Biribila.<br />
Block 2009-11-02 08:58 #2
Andu Lertxundiren artikulua: <a href="http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-10-29/005/007/Takateko_ederra.htm">"Takateko ederra"</a>.<br />
Utzi iruzkina: