Hedabide berri bat (eta III): Oraingoan egia da
Tira ba, hirugarrenean izan da. Lehena txantxa izan zen, bigarrena ere bai, biak ere Iñuzenteen egunekoak. gero, beste saiakeraren batzuk ere egon ziren... Baina oraingoan bai, orain egia da: Hedabide bat jaio da, umoretsua eta –ejem!- gaztea. Egun gutxi batzuk baino ez dituelako gaztea eta atzean gazte jendea dagoelako; mota guztietako gazteak, argitu beharra dago: gazte-gazteak batzuk eta aurrekoen adina bikoiztera hel litezkeen gazteak beste batzuk. (*)
Gozatu ezazue, egizue barre! Irakurri Izparringia.net, redios! Batez ere, Santi Potros-en artikulu eta erreportajeak ;-)
(*) Bost lerrotan zazpi aldiz gazte hitza, marka berria.
___________________________________________________________________
P.S.: Orain serio (edo):
1) Zelan ari naizen gozatzen jostailu berri honekin!!
2) Ez dago gauza peligrosoagorik @joxe aspertuta dagoenean baino. Antolatzen dizu Izparringi bat amen batean!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: