Kategoria: izparringia
Aspaldiko lagunok, luze hemendik agertu barik... Ipurdi bakar batez ezin ezin leku bi estali, badakizue. Dena den, Jozulinenean zer irakurri topatu ezean, hortxe duzue, esaterako, Izparringia, udako atseden luuuuuuuzearen ostean indarberriturik etorri dena, dena esklusiba, dena eskandalu, dena punta-puntako kazetaritza. Ea ba, egongo gara-eta, han ez bada hemen!
Euskarazko edukigintzan umorea ez da izaten oso ohikoa. Badaude salbuespenak (beranduegi saioa, wazemank eta enparauak, Oilategia Euskadi Irratian, frankotiratzaile batzuk hor nonbait eta abar). Horregatik, berri pozgarria da izparringia bezalako komunikabide bat sortu izana. Are gehiago, izparringiak duen umore beltz eta transgresore horrekin. Orain dela gutxi sortu bada ere, etorkizun itzela duela uste dut. Bejondeizuela! (Izparringiako albiste aukeratu batzuk): - Euskara ez dator dogon hizkuntzetik, Venusetik dator - Ezpainetako margo gorriak eta ligeroak e...
Tira ba, hirugarrenean izan da. Lehena txantxa izan zen, bigarrena ere bai, biak ere Iñuzenteen egunekoak. gero, beste saiakeraren batzuk ere egon ziren... Baina oraingoan bai, orain egia da: Hedabide bat jaio da, umoretsua eta –ejem!- gaztea. Egun gutxi batzuk baino ez dituelako gaztea eta atzean gazte jendea dagoelako; mota guztietako gazteak, argitu beharra dago: gazte-gazteak batzuk eta aurrekoen adina bikoiztera hel litezkeen gazteak beste batzuk. (*) Gozatu ezazue, egizue barre! Irakurri Izparringia.net, redios! Batez ere, Santi Potros-en artiku...