Azatzak 63: Izparringia
Euskarazko edukigintzan umorea ez da izaten oso ohikoa. Badaude salbuespenak (beranduegi saioa, wazemank eta enparauak, Oilategia Euskadi Irratian, frankotiratzaile batzuk hor nonbait eta abar).
Horregatik, berri pozgarria da izparringia bezalako komunikabide bat sortu izana. Are gehiago, izparringiak duen umore beltz eta transgresore horrekin.
Orain dela gutxi sortu bada ere, etorkizun itzela duela uste dut. Bejondeizuela!
(Izparringiako albiste aukeratu batzuk):
- Euskara ez dator dogon hizkuntzetik, Venusetik dator
- Ezpainetako margo gorriak eta ligeroak euskalgintzarako
- Slow mugimendua Korrikaren aurka
- Eragileek bilera deitu dute arnasguneetarako oinarriparrak zedarritzeko funtsak zehazte aldera
Eta abar ...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: