Hedabide berri bat
Urte berriarekin proiektu berri baten hasiko naiz parte hartzen. Orain arte blog honetan, Euskadi Irratiko Amaraunean eta Sustatun ari izan banaiz ere, oraingo hau nik neuk sortutako hedabide berria izango da. Neure ardurapean berrien hautaketa, maketazioa... Izena: EguRkaria news.net. EguRkaria, bestela ere nahikoa egurra jasotzen dugulako euskaldunok eta news, beti geratzen delako oso cool izena erdi ingelesez jartzea.
Hemen duzue 0 alearen erakusgarri bat. Egin klik gainean irakurri ahal izateko.
Oharra: Goiko tontakeria horretan agertzen zaretenoi: txarto esanak barkatu. Badakizue guztioi errespetua eta mirespena daukakizuedala. Iñozenteen egun zoriontsua!
(Eta barkatu ezin badidazue gaiztakeriatxoa, ikusten nauzuen hurrengoan eman ostia pare bat.)
Iruzkinak
Benito 2009-12-28 01:44 #1
Arratoien fedea: taberna ez, frontoia, eta webgunea www.candosexogapelotanestapuntagalaxia.gl

Julen 2009-12-28 09:34 #2
Jajaja, eskerrik asko zure esperantzagatik, Jozulin!
Baina uste dut ezezkoa baieztatzen jarraituko dudala... uste dut! ;-)

Gari Araolaza 2009-12-28 09:43 #3
Oso ona! Zorionak jozulin! :-)

luistxo 2009-12-28 09:59 #4
Ba nik Tuentin HIRU lagun dauzkat eta Lezametak Facebook-en, zero, ZERO PATATERO.

leire 2009-12-28 10:09 #5
Oso ona, Josu!! Zenbat barre egin dodan! Asko gustau jata! Iñuxente egunerako eginda dago, baiña jarraittu zeinke etaratzen.
Patxi Lopezen artikulua siñestu neban! baitrta beste enbajada baten sartuta zeguazela be! Enfin, errez engaiñatzen nozue!
A! Txargain tontorretik gaur Pirineuak ikusten dira :-)

Patxi 2009-12-28 12:41 #6
Irakurleen erantzun automatikorako aukerak, hainbat eguRkari sentsazionalisten maniobra gezurtiak parregarri utzi ditu, hain zuzen, 778 emakumek ziurtatu baitute Patxitraperok daukanarekin nahikoa plazer ematen duela ("fenomeno sexual" terminoa, hain zuzen, hauetako 687tan agertzen da)

Ricardo 2009-12-28 14:10 #7
Zenbat barre egin dudan!!! Oso ona, Jozulin!!

Eta lasai, utziko dizut nire Ostracacefa Plusekin jolasten.

Joxe 2009-12-28 14:22 #8
Joe, zenbat barre egin dudan, Josu! Eskerrik asko momentu honengatik! :)

julen Z. 2009-12-29 00:50 #9

hagitz polita eta landua. inuxenteen egunerako egina egonen da baina bertzela ere elegoke gaizki horrelako berripaperaren bat bagenu!

Josu Mendicute 2009-12-29 17:17 #10
Luistxoren alde esan behar dut Tuentin hiru lagun dituela, eta ni ez naizela horietako bat. Bai, egia da, Luistxok bihotza du.

Oso ona, Jozulin!

Utzi iruzkina: