Kultur Errota Lan Taldea

Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxeaz eztabaida eta proposamenak

Badakigu, denboraldi bat ixilik eman dugula eta hasierako bultzada iada baretu dela. Hala ere, ez gara geldirik egon eta egin genuen azken bileran eranakitako puntuen informazioa jartzen dugu sarean. Hemendik aurrera eman beharreko urratsetan hiru egiteko nagusi ditugula aipatu da eta bakoitzarekiko hainbat ekintza zehaztu genituen maiatzaren 5ean egindako bileran (Zintzo Mintzoren egoitzan) Proiektuaren txostena idaztea Kafe Antzokiaren ikuspegia, helburuak eta kudeaketa eredua idaztea Azpiegitura eta alderdi teknikoa lantzea. Kafe Antzokiaren proiektura lan-batzrode ba...


Pagotxeta Herri Plataformak, Kafe Antzokiaren inguruko bere gogoetak igorri dizkigu. Hona hemen: Pagotxetatik Kafe Antzokira begira Pagotxetari Kultur Errota taldeak Kultur Etxean bertan Kafe Antzokia integratzearen proposamena interesgarria iruditzen zaio guztiz, gaur egun murgildurik gauden euskal gizartearen joera jana eta edanaren inguruan erraz mugitzen baita. Kontuan izanik Kultur Etxeak izango dituen baliabide ezberdinak egitura aldetik, talde ezberdin ugari bertan biltzeko aukera emango du, eta eragile ezberdin hauen artean elkartruke bat sortzeko aukera areagotzeko Kafe Antzok...


Larunbara honetarako, hilak 11, bilera deialdia egin nahi dugu: Gai ordena Orain arte egindako bileren (Alderdi politikoekin...) eta emandako urratsen berri emango da. Aurrera begira emango ditugun pausoak eta estrategia adostu. Lan egutegia zehaztu Norberak dakarrena Non: Zintzo Mintzo Euskara Elkarteko egoitzan Ordua: 12:00etan Noiz: Martxoaren 11n, larunbata Esan gabe doa, kulturgintzan diarduten eta interesa duen herritar edo talde ororentzat gonbitea luzatzen dugula. Arratsaldean berriz, Elgetako Kafe Antzokira joango gara bisitan.


Zumarragako EAko Udal Taldeak bere iritzia eman du berriz: Goierriko Hitzan El Diario Vascon


EAJk bere iritzia eman du asteburu honetan Kultur Etxearen inguruan. Hemen duzue albistea: Goierriko Hitzan El Diario Vascon


Kultur Etxean Kafe Antzokia kokatzeko proposamen zehatza lantzen hasi gara iada eta denon laguntza ongi etorria izango da. Hiru atal izango ditu proposamenak: Herriotako kultur egoeraren diagnostikoa Lortu nahi ditugun helburuak Kafe Antzokiaren kudeaketa eredua Espazio fisikoa eta azpiegitura  Inork prozesuan parte hartu nahi badu jarri dadila harremanetan gurekin.


Bilerari hasera emateko deialdiaren zergatia azaldu genuen lehendabizi Kultur Errota osatzen duten kideek.  Zumarragako kultur etxeaz landutako ikuspegia eta proposamena herriko elkarte eta norbanakoekin eztabaidatzeko nahiak bultzatuta egin genuen deialdia. Guztira 13 lagun elkartu ginen. 1. Udaletxearen proiektua azaldu Gehiengoa ados agertu da, Kultur Etxearen eztabaidan diseinuaz eta espazioaren antolaketaz bakarrik hitz egin dela, kultur etxeak bultzatu behar duen kultur ereduaz ezer gutxi hitz egin dela alegia. Hala ere, aipatu da prozesuaren hasieran kultur kudeaketaz hitz e...


Pasa den larunbateko bileraren berri agertu da aste honetan. Horrez gain, Kultura batzordeburuaren esandakoei buruzko gure iritziak ageri dira. Ez da helburua polemika antzurik sortzea, gure borondatea soilik proposamen bat plazaratzea izan da eta hori bultzatzeko nahia.Guretzat ideia interesgarria da, eta sinestuta gaude, eta horren inguruan eztabaidatu beharko litzatekeela uste dugu.Hedabideetan azaldu dena duzue hemen:Goierriko Hitza


Asteburu honetan hedabide desberdinek Zumarragako Kultura Batzordeburuaren erantzuna argitaratu dute Kultur Errota Lan Taldeak egindako ekarpen eta proposamenari. Hona hemen: Goierriko Hitzan El Diario Vasco-n


Goierriko Hitzako webgunean inkesta bat jarri dute Kultur Etxean Kafe Antzokia egitea gustatuko litzaigukeen galdetuz.. Sar zaitez inkestara