Pasa den larunbateko bileraren laburpena
Bilerari hasera emateko deialdiaren zergatia azaldu genuen
lehendabizi Kultur Errota osatzen duten kideek.
Zumarragako kultur etxeaz landutako ikuspegia eta proposamena herriko
elkarte eta norbanakoekin eztabaidatzeko nahiak bultzatuta egin genuen deialdia. Guztira 13 lagun elkartu ginen.
1. Udaletxearen proiektua azaldu
Gehiengoa ados agertu da, Kultur Etxearen eztabaidan
diseinuaz eta espazioaren antolaketaz bakarrik hitz egin dela, kultur etxeak
bultzatu behar duen kultur ereduaz ezer gutxi hitz egin dela alegia. Hala ere,
aipatu da prozesuaren hasieran kultur kudeaketaz hitz egiteko Kultura
batzordeburuak saiakerak egin zituela, baina Udalak kultur etxearen eraikuntzari
segituan eman zion lehentasuna.
Horrez gain, elkarteok ere gure behar propioez aparte (Lokala...), bere garrantzia kendu gabe, ez dutela ezer asko proposatu azaldu da. Orokorrean ados agertu dira, kultur etxearen proiektuak hartu duen norabidea kultur ekipamenduaren espazio banaketa berri bat egiteko besterik ez dela izango eta kultur etxearen proiektuak espazioaren eta aurrekontu duen potentzialitateari ez zaiola zukurik aterako.
Kultur etxean herriko zerbitzu kultur zerbitzu guztiak zentralizatuko dira (Liburutegia, KZ gunea…) eta era berean kultur arlo langile guztiak (7 inguru) batera lan egingo dira, eta hori positiboa eta garrantzitsua da. Gainera, Gizarte Zerbitzuetan dagoen azpiegitura gabeziari ere erantzungo lioke eraikin berriak.
Bestalde, kultur etxearen pisua ikusita langile berrien beharra egongo da eta alde horretatik Udalaren asmoa gerentzia bat jartzea omen da.Ados agertu dira, gerentzia bat jartzea ez litzakeela irtenbiderik onena eta bestelako soluzioak beharko liratekeela (Dinamizatzailea, langileen funtzioen aldaketa, langile polibalentea…).
2. Ereduari buruzko eztabaida
Ereduari buruzko eztabaidan, ados agertu dira kultur eredu parte hartzailea bultzatzea,elkarteon elkarlana, kultura berritzailea eta euskararen zentralitatea bezalako baloreen aitortzean
Honela, hainbat kezka eta arrazoi azaldu dira Urretxu eta Zumarragako kultur kudeaketa aztertzean:
- Urretxu eta Zumarragako kultur kudeaketa, baliabide eta programazioen deskoordinazioa.
- Bi Udalen arteko gaur egungo harremana lankidetzarako oztopoa da.
- Elkarteon eta kulturgintzan gabiltzanon ahulezia, nahikoa dugu gurea aurrera ateratzearekin.
- Elkarteon sormena eta ideiak aurrera eramateko antolaketa, azpiegitura, tresna eta batzutan sinismen falta.
- Kultur eskaintza eskasa (Kantitatez eta kalitatez) eta desorekatua. (Disziplinei eta adin tarteei begira).
Orokorrean Kafe Antzokia kultur etxean kokatzearen ideia ona eta interesgarria dela aipatu da, hala ere, hona hemen, Kafe Antzokiaren ideiaren inguruan eztabaidatzean aipatu diren aldeko arrazoiak eta oztopoak, besteak beste:
Aldekoak:
- Aipatutako kultur ereduarekin duen koherentzia.(Partehartzea...)
- Elkarteontzako tresna garrantzitsua (Elkar ezagutzeko, ...)
- Euskararen normalizaziorako eta euskaldunon elkargunerako.
- Herriotako kulturgintzarako motor papera izan dezake.
- Kafe Antzokien zirkuituan sartzea.
- Espazio fisiko bat izatearen garrantzia
- Agian berandu gabiltza proposamenarekin, obren deialdia oso aurreratua dago eta presa du Udalak.
- Kafe Antzokia kudeatzeko ereduaren bilaketa.
- Kafe Antzokiaren eskaintza eta Kultur Etxearen arteko funtzionamendua nola lotu (Deskoordinazioa sor daiteke...).
- Kafe Antzokiaren eskaintza eta herriotako kultur eskaintza nola koordinatu.
Gaiaren sakontasuna eta kafe antzokiaren proposamenaoraindik zehaztu gabe zegoenez, beste bilera bat egitea egokitzat jo da. Bilera horretan adostuko dira urrats berriak. Bilera bi aste barru egitea erabaki da.
Honen ondotik, Kultur Errota Lan Taldeak honako konpromisoak hartu ditu:
- Alderdi politiko guztiekin bilerakegingo dituzte euren proposamena azalduz.
- Hurrengo bileran alderdi politikoekin izandako bileren berri emango da.
- Hurrengo bilerarako Kafe Antzokiaren kudeaketarako eredu zehatz bat ekartzea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: