Kultur Errota Lan Taldea

Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxeaz eztabaida eta proposamenak

Larunbata honetan, hilak 11, bilera bat egingo dugu Zintzo Mintzok eta Otamotzek duten egoitzan, Kultur Etxearen inguruan hitz egiteko. Goizeko 11etan izango da. Gai zerrenda : 1. Udaletxearen proiektua azaldu. 2. Ereduari buruzko eztabaida. 3. Gure proposamena.     3.1.Kafe Antzokia. 4. Proposamen bateratua adostu. 5. Norberak dakarrena


Zelai Aristi kultur etxe bilakatzeko obrak kontratatzeko lehiaketa gaur argitaratu da Gipuzkoako boletinean Honela dio: ZUMARRAGA LANTZEN, S.A. Iragarkia Zelai-Arizti Eskola Publikoa kokatua zegoen eraikina eraberritu egingo da eta Zumarragako kultur etxea eraiki bertan. Ignacio Quemada arkitektuarena da proiektua, eta eskaintza prezioa 2.271.197,40 eurokoa. Horrenbestez, ahalik eta parte hartzerik handiena lortzearren, elkarte honek, idatzi honen bidez, interesa duten enpresa guztiak gonbidatzen ditu lehiaketa horretan parte hartzera. Lehiaketa arautuko duten baldintza pleguak Zumarraga...


Zumarraga Lantzen, S.Ak Zumarragako Udalaren webgunean  Zelai Aristi ikastetxea Kultur etxe bilakatzeko obraren kontratazio baldintzak jarri ditu 2006ko urtarrilaren 30etik.


Gure artikuluak argitaratu dute gaur hedabideetan:Goierriko Hitzan El Diario Vascon


Honela, Kultur Etxeaz dugun ikuspegia aurrera eramateko hainbat herritan eta hiritan (Bilbo, Ondarru, Durango, Elgeta, laister Azpeitia eta Tolosan) martxan dagoen eredua proposatu nahi dugu Zumarragako Kultur Etxearentzat: Kafe Antzokia, hain zuzen ere.  Bi herriotako kultura dinamizatu eta bideratzeko motorra izan daiteke, elkarte guztion elkargunea eta erreferentea. Kultur etxearen eraikinak dituen potentzialitateak ikusita proiektu aproposa dela iruditzen zaigu. Kultur arloa dinamizatu eta euskara prestigiatuko  duen proiektu estrategikoa. Gainera, kafe antzokien inguruan zirk...


Hala ere, Kultur Etxeak zein helburu eta zein kultur eredu bultzatuko behar lituzkeen eman nahi dugu argitara. Kultur Etxeak kultur eragile guztion arteko elkarlanean honako balioak bultzatu eta dinamizatu beharko liituzke. Parte hartzean oinarritutako kultura, ez kontsumista hutsa. Elkarte eta norbanakoen sormena eta produkzioa Euskararen garapen osoa Kultura berritzailea eta erakargarria Osagarritasuna eta koordinazioa. Bai Udala eta elkarteon artean;  bai Urretxu eta Zumarragako kultur eskaintzari  begira.


Zelai Aristi ikastetxean Kultur Etxea bilakatzeko proiektu erakargarri eta potentea izanik, ez dugu uste behar bezalako eztabaidarekin egin denik eta egiten ari denik. Kulturgintzan konprometiturik dauden elkarte eta norbanakoen parte hartze zuzena ezinbestekoa da horrelako proiektuen aurrean. Elkarteekin egon dira Udalaren ordezkariak eta bilerak ere egin dira, baina espazioaren antolaketaz besterik ez da hitz egin. Udalak ez du diseinuaz haratagoko eztabaidarik bultzatu eta elkarteok ez dugu gure lokalaren neurriaz aparte ezer gehiago proposatu.  Herriko kultur azpiegitura garrantzi...


Hedabideetan irakurri eta ikusi  dugu Kultur Etxearen inguruko eztabaida nola piztu den. Orain arte, alderdi politikoek plazaratu dituzte euren iritziak eta kulturgintzan gabiltzan elkarte eta lagunok ez dugu kultur etxeaz dugun ikuspegia publikoki azaldu. Hona hemen beraz, blog honetan, gure gogoetak eta proposamenak. Hona hemen hedabideetan agertutakoak: EAJren proposamena PSOE, PP eta IU-EBren erantzuna EAren iritzia EAJren erantzun berria