Obrak kontratatzeko deialdia boletinean

kulturerrota 1456150614466 Kultur Errota Lan Taldea | 2006-02-07 10:00

Zelai Aristi kultur etxe bilakatzeko obrak kontratatzeko lehiaketa gaur argitaratu da Gipuzkoako boletinean

Honela dio:

ZUMARRAGA LANTZEN, S.A.

Iragarkia

Zelai-Arizti Eskola Publikoa kokatua zegoen eraikina eraberritu egingo da eta Zumarragako kultur etxea eraiki bertan. Ignacio Quemada arkitektuarena da proiektua, eta eskaintza prezioa 2.271.197,40 eurokoa. Horrenbestez, ahalik eta parte hartzerik handiena lortzearren, elkarte honek, idatzi honen bidez, interesa duten enpresa guztiak gonbidatzen ditu lehiaketa horretan parte hartzera.

Lehiaketa arautuko duten baldintza pleguak Zumarragako udaletxean daude, Herritarra Atenditzeko Bulegoan (Euskadi plaza, 1). Eskaintzak aurkezteko epea hogei egun naturaletakoa da, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Zumarraga, 2006ko urtarrilaren 25a.—Anton Arbulu Ormaechea, Administrazio Kontseiluko Lehendakaria. (1056)

 





Utzi iruzkina: