Gure artikulua argitaratu dute gaur

kulturerrota 1456150614466 Kultur Errota Lan Taldea | 2006-02-05 12:56
2

Gure artikuluak argitaratu dute gaur hedabideetan:

Josune

Josune 2006-02-08 19:06 #1

Zelai Aristiko eraikuntzan kafe-antzokia integratzearena ideia mundiala iruditzen zait, batez ere, herriko elkarteen artean halakorik adostuko balitz.

Hala ere, zuen artikulua irakurrita sortu zaidan kezka plazaratu nahi dut: Benetan sar al daitezke Elgetako Espaloia, Kafe Antzokiak (Bilbo/ Ondarru) eta Plateruena zaku berean?

Zera esan nahi dut kontutan hartu beharko liratekeen gauzak direla:

zein zerbitzu eskeiniko dituen (musika entseguetarako lokalak, ikus-entzunezkoen gela, taberna/jatetxea, gazte lokala, gazte bulegoa, kz gunea...)

beste instalazio batzuen erabilera bultzatzeko balioko ote duen (Zelai Aristiko areto, frontoi eta parkean ari naiz pentsatzen batez ere)

iniziatibak pribatua edo publikoa izan behar duen, nork kudeatuko duen ("Zenbat Gara" bat sortu beharko litzateke agian?)

Jakina da proiektu guztiak hutsetik hasten direla eta horregatik direla proiektu, baina, ideia hau mamitzeko galdera askori erantzun beharko zaio bilera horretan, ezta?

Zintzo Mintzoko kide bezala gonbita luzatu zait zapatuko bilerarako, eta pena da joan ezina. Bertan jasotako iritzien berri izan nahi nuke hala ere. Posible litzateke?

Animo eta ondo izan!

Josune

Josu

Josu 2006-02-09 09:47 #2

Aupa Josune,

Zuk justu aipatu dituzun  kezkak ere buruan ditugu. Egia esan,
gure ustez,  Elgetako eredua da agian gehien egokitu daitekeena,
gertuen ikusten duguna. Hala ere, kultur etxean kafe antzokiaz aparte
ekipamendu asko egongo lirateke (Gazte Bulegoa, gelak, liburutegia...)
eta kudeaketa agian banatu egin beharko litzateke. Kafe Antzokia
kudeatzen duenak ekipamendu horiek ere erabiliko lituzke hainbat
ekintza antolatzeko (Tailerrak,  hitzaldiak...).

Larunbata honetarako zerbait zehatzagoa eramango dugu eta  blogean emango dugu bileraren eta proposamenaren berri.

Utzi iruzkina: