Gure proposamena: Kafe Antzokia

kulturerrota 1456150614466 Kultur Errota Lan Taldea | 2006-02-04 12:52

Honela, Kultur Etxeaz dugun ikuspegia aurrera eramateko hainbat herritan eta hiritan (Bilbo, Ondarru, Durango, Elgeta, laister Azpeitia eta Tolosan) martxan dagoen eredua proposatu nahi dugu Zumarragako Kultur Etxearentzat: Kafe Antzokia, hain zuzen ere.

 Bi herriotako kultura dinamizatu eta bideratzeko motorra izan daiteke, elkarte guztion elkargunea eta erreferentea. Kultur etxearen eraikinak dituen potentzialitateak ikusita proiektu aproposa dela iruditzen zaigu. Kultur arloa dinamizatu eta euskara prestigiatuko  duen proiektu estrategikoa. Gainera, kafe antzokien inguruan zirkuito bat sortzen ari da pixkanak eta oso egokia litzateke zirkuito kultur horretan kokatuko bagina.

Gure aldetik, gure proposamena lantzen hasi gara jada eta datorren egunotan bilera bat egin nahi dugu kulturgintzan murgilduta dauden elkarte eta norbanako askorekin. Behin proposamena landuta alderdi politiko eta Udalari aurkeztuko diegu.

 Momentu hau garrantzitsua da Urretxu eta Zumarragako kultur taldeentzat eta kultura arloarentzat, datozen urte asko baldintzatuko dituelako orain Zelai Aristin  eraikiko den guneak. Gu behintzat elkarlanerako prest.


Utzi iruzkina: