Bilera deialdia larunbata honetarako

kulturerrota 1456150614466 Kultur Errota Lan Taldea | 2006-02-07 12:02
2

Larunbata honetan, hilak 11, bilera bat egingo dugu Zintzo Mintzok eta Otamotzek duten egoitzan, Kultur Etxearen inguruan hitz egiteko. Goizeko 11etan izango da.

Gai zerrenda :

1. Udaletxearen proiektua azaldu.
2. Ereduari buruzko eztabaida.
3. Gure proposamena.
    3.1.Kafe Antzokia.
4. Proposamen bateratua adostu.
5. Norberak dakarrena

Juanluis

Juanluis 2006-02-10 13:57 #1

kaixo errotariak,
lehenik esan, zoritxarrez larunbatean zuekin biltzeko aukerarik ez dudala izango (entsaioak etabar..).
gustatuko litzaidake gai horri buruz ausnarketa batzuk mahai gainean jartzea.
Niri, ilusio handia egingo litzaidake herrian "kafe antzoki" bat izatea,... bainan Urretxu-Zumarragako kultur kudeaketari buruz honako gaiak aztertu behar dira aurretik:
1) kafe antzoki bat baliabide bat da, ez da herriko kultura kudeatzeko sistema berezi bat.
2) Zumarragako kultur kudeaketa, kultur batzordean oinarrituta dago, Urretxun bezala. Bere irekitasuna, hedadura, herritartasuna, euskalduntasuna,.. ba beno zalantzan jarri dezakegu, bainan sistema hori bera da dagoena.
3) Honen aurrean honako galderak botako nituzke mahai gainean:
- guk kafe antzoki bat jartzea proposatzen dugu,... bainan zeinek kudeatu behar du kafe-antzokia? subkontrata baten bitartez? kultur elkarte batek? Zeinek erabakiko du hori?
- kafe antzoki hori finantziazio autonomoa izango luke edota udaletxeko laguntza jasoko luke?
- Zumarragako eraikin bat izanik, Urretxuko kultur gestioa ere bertan eratzea posible izango ote al da? utziko al digute? ez da arazorik egongo?
- Zer gertatzen da beste eraikinekin? Zelai Arizti, Labeaga aretoa (Urretxu-Zumarragakoa),... zer funtzio beteko zuten herriko areto hauek?
Nik uste dut, lehenik eta behin bi udalen arteko akordio global batera iritsi behar dela kultur kudeaketan aipatutako proposamen hori aurrera e ramateko. Bestela badakigu zer gertatuko den... Urretxuk hainbat ekimen Labeaga aretoan egitea nahi izango ditu, eta horren alde propaganda egingo du. Zumarragak berriz Zelai Ariztiko aretoan egindakoak bultzatuko ditu. Era berean, Zumarragako udalak ondo hartuko al du bere eraikin batean bai Zumarragako eta Urretxuko kultur eragileak bertan aritzea? Momentu honetan bata besteko erlazioak ez daude horren alde.
Badakit laster ibili beharra dagoela, bainan kultur kudeaketaz ari bagara, eta bi herri hauetan aldaketa nabarmen bat eskatzen badugu,... lotuta eraman behar dira hainbat gai.
Beste herrietako kafe-antzokien artean ezberdintasunak daude, adibidez Elgetan kultur jarduera guztia bere gain hartzen du, bestelako lekurik ez dagoelako, eta udalak bultzatu egiten du bertako egitaraua ehuneko ehunean.
Elorrion, %50ko finantzioazioa autonomoa da, beste erdia udalak ematen dio, eta Arriola kultur elkarteak eramaten du bere gain gestioa (30 bat bazkide osatutako lan talde batean).
Durangokoa, udaletik diru laguntza bat jasotzen du, bestela finantziazio autonomoa du.
Kontua da, "kafe antzokiak" beren gestio partikularra dutela, eta herri batzuetan udalak beste kultur gestio independientea dutela.
Gaia luzerako ematen du,... eta bertan ezin da guztia azaldu.
Nire aldetik aurrera, azken batean gai honetaz aritzea positiboa da. Hori bai, argi jarri behar dut kultur gestioaren auzia Zumarragan ez dela hasi behar Zelai Ariztiko erakinarekin, aurretik ere gestioa kulturala egon dela, eta azken batean aztertu beharko dena da:... zer nolako kultur kudeaketa nahi dugun herrirako... eta orduan sortzen zaigu bigarren arazoa... zein herrirako? Zumarragarako? Urretxurako? bi herrietarako?...
nik gauzak argi ditut zentzu horretan, hau da, bi udal ditugu, baina bi udalherrietako herritarrak talde sozial berdina osatzen dugu,.... beraz kultur lan bateratzaile batean sinesten dut, beste aukera zentzudunagorik ez dudalako ezagutzen.
behar bada nire ideiak ezin ditut behar bezala azaldu orri honetan (gainera bat batean idatzi dut guztia, presaka nabileko),.. dena den elkarrekin egoteko aukera izango dugulakoan nago.
besterik gabe, mila esker eskainitako arretagatik...
BILDURRIK GABE, AURRERA,.. gure herriaren alde!!!
Juanlu.

Josu

Josu 2006-02-10 14:03 #2

Eskerrik asko Juanlu zure ekarpenagarik. Zure kezka eta iritziak
kontuan hartuko ditugu, eta biharko bileranplazratuko ditugu. Halare,
biharko bilera batez ere ideiak, ekarpenak jaso eta eztabaidatzeko
baliatu nahi dugu. <br />
<br />
Eongo gatxik !!<br />


Utzi iruzkina: