Azken albisteak

kulturerrota 1456150614466 Kultur Errota Lan Taldea | 2006-06-08 15:24


Badakigu, denboraldi bat ixilik eman dugula eta hasierako bultzada iada baretu dela. Hala ere, ez gara geldirik egon eta egin genuen azken bileran eranakitako puntuen informazioa jartzen dugu sarean.

Hemendik aurrera eman beharreko urratsetan hiru egiteko nagusi ditugula aipatu da eta bakoitzarekiko hainbat ekintza zehaztu genituen maiatzaren 5ean egindako bileran (Zintzo Mintzoren egoitzan)

  • Proiektuaren txostena idaztea
    • Kafe Antzokiaren ikuspegia, helburuak eta kudeaketa eredua idaztea
    • Azpiegitura eta alderdi teknikoa lantzea.
  • Kafe Antzokiaren proiektura lan-batzrode bat eratzea. Udalak, alderdi politikoak, elkarte eta herritarren artean.
    • Zinegotziekin hitz egin eta lehen bilera-data jarri.
    • Lan batzorde horrek parte hartzailea beharko luke, eta epe eta ekintza zehatzekin lan egin behrako genuke.
  • Proiektuaren gizarteratze-lana
    • Prentsak eta hedabideak erabili.
    • Atxikimendua lortu. Elkarteak eta herritarrak.
    • Jende eta elkarte gehiago lan-talde honetan integrtau, eta proiektuaren estrategikotasunaz herritarrak nahiz elkarteak jabetu daitezen lan egin. Ez dadila lau lagunen edo elkarte jakin baten proiektua izan.

 



Utzi iruzkina: