Pagotxetaren iritzia Kafe Antzokiaren inguruan
Pagotxeta Herri Plataformak, Kafe Antzokiaren inguruko bere gogoetak igorri dizkigu.
Hona hemen:
Pagotxetatik Kafe Antzokira begira
Pagotxetari
Kultur Errota taldeak Kultur Etxean bertan Kafe Antzokia integratzearen
proposamena interesgarria iruditzen zaio guztiz, gaur egun murgildurik gauden
euskal gizartearen joera jana eta edanaren inguruan erraz mugitzen baita.
Kontuan izanik Kultur Etxeak izango dituen baliabide
ezberdinak egitura aldetik, talde ezberdin ugari bertan biltzeko aukera emango
du, eta eragile ezberdin hauen artean elkartruke bat sortzeko aukera
areagotzeko Kafe Antzokiaren proposamena benetan positiboa litzatekeela uste
dugu.
Kafe Antzoki izenarekin definitzen den proiektu berritzaile honek gure herrietan kultur arloan dauden beharrak aseko lituzke, herria kulturberrituko luke, proposamen berri, iraultzaile eta originalak bultzatuz. Gainera kultur dinamika partehartzaile eta integratzailea izango du oinarri. Beraz, benetako kultura motore bihur daiteke, udalen arteko eskaintzarekin koordinatuz gero.
Baita ere guztiz interesgarri iruditzen zaigu Kafe Antzoki zirkuitoan sartzea. Zer esanik ez herriotan euskararen normalizazioan ekarriko lukeen bultzada, herriotan dagoen kultur eskaintzan euskararen indarraren gabezia nabaria baita.
Bestalde, puntu garrantzitsu bat Kafe Antzokiaren kudeaketa da, udalaren esku uztea betiko dinamikan erortzea dela deritzogu eta bestetik ez da kultur talde indartsurik antzematen gestioa aurrera atera dezakeena. Garbi duguna talde murriztua izan beharko lukeela da, kulturara zuzenki lotua eta koordinaketara zuzendua.
Bukatzeko Kultur Errota jorratzen ari den bidea egokia dela iruditzen zaigu, bai kultur talde eta bai talde politikoekin elkartuz hausnarketa sakon bat ateraz. Pagotxeta bide horretan aurrera jarraitzeko prest aurkitzen da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: