Diglosiaren labirintoan barrena (eta 3): hedabide diglosikoak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-02-13 18:06


Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita.

Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere).

Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut (Aitor Zuberogoitiari aditu nion nik lehendabizi), baina horrek ez du ezer esan gura. Erabili arren, oker erabili ahal izan dut, jakina.

Diglosiak izan behar dituen ezaugarriak begiratuta, hedabideak ez dira sartzen definizio horretan. Hala ere, iraunkorra da egoera (hemengo hainbat hedabidetan ez da aurrepauso nabarmenik izan azken urteotan, Zuberogoitiak hainbatetan aipatu bezala) eta  konpartimentazio funtzional argia du (euskarazko edukiak gehien bat gai jakinei buruzkoak izaten dira, adibidez bertsolaritzari buruzkoak). Hala ere, ez da egoera soziala, eta ez da aplikagarri hizkuntzak eskuratu eta transmititzearen ingurukoa ere.



Hala ere, nik uste dut metafora gisa bada ere, erabilgarri dela hedabide diglosiko terminoa. Beste kontu bat da ea diglosia horrek mesede egiten duen ala ez, baina hori, esan bezala, beste kontu bat da.


Utzi iruzkina: