Kategoria: zuberogoitia
Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere).Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut (Aitor Zuberogoitiari aditu nion nik lehendabizi), baina horrek ez du ezer esan gura. Erabili ...