Kategoria: diglosia
Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere).Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut (Aitor Zuberogoitiari aditu nion nik lehendabizi), baina horrek ez du ezer esan gura. Erabili ...
Diglosiaren kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren bat etorri adituok.Batez ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz.Zalbidek hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea, erdarak gailentzea eta hiru hizkuntzak batera egotea. Lehena ez du berak posible ikusten (ez beste adituek ...
Azken Bat aldizkarian Mikel Zalbidek diglosiaren gaineko monografikoa idatzi du. Eta horri erantzunez, gaur eta hemen euskal soziolinguistikan zeresan handiena duten zazpi adituk hartu dute parte. Oso ariketa interesgarria irakurleontzat eta euskal soziolinguistikan interesa duen ororentzat. Ea Batekoek gehiagotan lantzen duten bide hau. Hasi aurretik oso gomendagarria da Belen Urangak idatzi duen hitzaurrea irakurtzea.Errepaso ederra egin du Zalbidek diglosiaren terminoaren inguruan: munduko hainbat eta hainbat adituk gaiaren ingurukoak esan dituztenak batu, sistematizatu, laburtu e...
Aspaldi aipatu nuen blogean hegemoniaren gaia, eta diglosi orekatuaren gaia. Eta gaurkoan beste behin ere, gai bera agertu da, polemika eta guzti. Mattin Bachoren blogeko artikulua, kopiatu eta itsatsi egingo dut hemen. Polemikatxoa loturan.Euskara gai, eremu edo egoera jakin batzuetarat mugatzea joera aski arrunta da Iparraldeko euskaldunen artean. Behin baino gehiagotan zer pentsatua eman daut. Elgar agurtzeko edo aroaz bi ele trukatzeko euskara baliatzen duten eta gaineratekoaz mintzatzeko frantsesez segitzen duten euskaldunak aditzeak ardura halako barne ezinegon bat eragiten daut. ...
Euskara inposatu didate. Jaten ditudan ia hitz guztiak euskaraz hartzera derrigortuta nago. Liburuak, prentsa, irratia, blogak eta telebista ere euskaraz jasotzeko beste aukerarik ez dut... nire erdipurdiko euskarari eutsiko badiot. Aspaldian konturatua bainago erlaxatu eta berehala, hain neurea zeurea geurea den gazteleraren besoetan erortzen naizela cual Blancanieves en brazos del príncipe, cual Patxi en manos de María, cual mortal euskaldunberri en manos de la diosa diglosia.Edurnezuriren ipuina dantza, festa eta ospakizunekin bukatzen bada ere, nire auzoko batek kontatu zidanez, printze...
Aste honetan euskarazko wikipediaren astea da. Hori dela eta, erabaki dut kontu bat sortzea wikipedian eta soziolinguistikaren inguruko artikulu eta kontzeptuak igotzea.Gaur sortu dut nire kontua eta lehen artikulua igo. Diglosiari buruzkoa da. Aurretik beste batzuk ere igo ditut (soziolinguistika, hizkuntza soziologia, hizkuntza komunitatea, ...). Wikipedia elkarlanean oinarritzen denez, hemendik animatu nahi ditut guztiak artikuluak igotzera eta daudenak hobetzera.EGUNERAKETA:Hiru urte pasa ostean, panorama aldatu da eta artikulu gehiago daude euskarazko wikipedian soziolinguistikari buru...