Diglosiaren labirintoan barrena (2)
Diglosiaren
kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean
aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa
ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren
bat etorri adituok.
Batez
ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik
nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak
desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz.
Zalbidek
hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea, erdarak
gailentzea eta hiru hizkuntzak batera egotea. Lehena ez du berak posible
ikusten (ez beste adituek epe labur-ertain batean), bigarrena inork ez
du desiragarri ikusten. Hirugarrena da, beraz, gakoa. Baina
desadostasunak oraintxe datoz: batzuek modu batez ikusten dute agertoki
hau eta besteek beste batez (akaso, hobe da esatea zenbat buru, hainbat
aburu, nahiz eta adostasun puntu batzuk ere izan badiren).
Eta
ez hori bakarrik. Lehentasunak zeintzuk izan behar diren ere ez desadostasun-iturri dira adituen artean. Zalbidek diglosia proposatzen du
(labur-labur eta ñabardurak ñabardura), iraunkorra eta funtzio
konpartimentatuak dituena. Horixe da Zalbideren artikuluaren izenburuan
datorren purgatorioa (Mitxelenaren berbak aintzat hartuta). Besteak ez
datoz bat: gehienen ustez, diglosia hori gaur eta hemen ezinezkoa da,
gauzatu ezina da.
Merezi du, merezi ere, diglosiaren gaineko artikulu guztiak goitik behera irakurtzea, xehetasun eta zehaztasun asko eta asko dituztelako (blog honetara ezin denak ekarri).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: