Elur-gortina

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-02-06 01:23
3

Ke-gortinen garaia pasa da. Orain telebista guztietan modan dagoena elur-gortinak dira. Elurra aipatu dut baina haize, euri, txinparta ere erabilgarriak dira. Fenomeno metereologiko orok balio du nahaste joko horretan. Eta ez muturreko horiek: tsunami, tornado, ekaitz perfektuak. Eguneroko horiek ere bai.

Informatiboetako zuzendariek zuzenean igogailuetatik datozen elkarrizketak harrapatu eta beren espazioetarako lehengai pribilegiatu bihurtu dituzte. Eta gaur zertaz hitz egingo dugu? Estatutuari buruz eta eguraldiaz. Eta bihar? Batasunaz eta eguraldiaz. Eta hurrengoan? Auzitegi Nazionalaz eta eguraldiaz. Erraza benetan agenda horrela doitzea.

Zergatik egunero-egunero, kanala edozein dela ere, eguraldiari buruzko berriak entzun behar ditugu? Kontutan hartu informatibo guztien bukaeran badagoela eguraldiari espresuki dedikaturiko espazioa. Baina horrekin ez omen da nahikoa. Ez, eguraldiari etekin askoz handiagoa atera diezaiokegu.

Neguan gaude eta hotza da nagusi. Hau albistea hau. Udan gaude eta eguzkiak gogor jotzen du. Berri aparta inondik inora! Euria egiten duenean: hau aipatu beharra dago. Euria ez badu egin: hara hor lehortearen inguruko albistea. Sikiera alderantziz balitz. Neguan 30 gradutako tenperatura bagenu, abuztuko lehenengo egunetan elurrarekin esnatuko bagina…

Zergatik eguraldiarekiko obsesio hau? Erantzuna berehala dator: gai garbia da, aseptikoa, erraz eta gehiegi dokumentatu gabe tratatu daitekeena, guztion esperientziari atxikia nolabait eta beraz guztion interesekoa behar lukeena. Baina nik leihotik begiratu eta badakit euria ari duela. Ez dut horretarako telebistaren konfirmazioa behar.

Gainera, gai interesgarri horrekin galtzen dituzten hamar minutuetan gortina bat zabaltzen ari direnaren susmoa dut. Elur, txingor edo haize gortina gure begien aurrean. Beste zerbait estaltzeko. Igogailuetan, arrotzaren aurrean sentitzen dugun deserosotasuna estaltzeko, eguraldiaz hitz egiten dugunean bezalaxe.

satortzulo

satortzulo 2006-02-06 12:41 #1

bada denbora pixkat eguraldiaren berriez ni ere nazka-nazka eginda
nagoena, iñoiz baino etxebizitza ederragoak, sekula baino garraiobide
hobeak, inoiz baino erropa hobeak, gore texak, polarrak... ez dut
ulertzen, beti alarma sortzen gainera, ez dakit zenbaterainoko
haizeteak datozela, eurijasa izugarriak... nik uste etxean sartuta
eduki <br />
nahi gaituztela<br />

luistxo

luistxo 2006-02-07 09:15 #2

luistxo

luistxo 2006-02-07 09:17 #3

Telebistako eguraldi albiste errepikakorren gainean neuk ere idatzi
nuen txorakeria bat duela hilabete batzuk egunkari baterako, eta <a href="http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/392">neure blogerako</a>.<br />


Utzi iruzkina: