Martxoak 8, emakumeen eguna?

kresala 1456150589117 Kresala | 2007-03-08 12:44
1

Aspaldian ezer idatzi gabe nengoen baina gaur egunero hausnartzen dizuedan gai bati buruz nire iritzia emango dizuet:

Gaur, martxoak 8, osteguna, emakumearen Nazioarteko eguna da. Orain 76 urtetik ospatzen da egun hau. Baina zein urte izango ote da egun hau berezia izango ez den urtea? Noiz iritsiko da emakume eta gizonezkoen berdintasuna? Egun hau gehiago ez ospatu behar izatea da egun honen helburua, ezta? Berdintasunaren aldeko borrokan denok egin behar dugu aurrera. Denok gara berdinak, gizon ala emakume, baina legalki. Baina gizarteari begiratuz gero, sexu ezberdintasunak ikusten ditugu non-nahi. Adibidez? Bada, publizitatean oso eztabaidatua izan den gaia azpimarragarri da. Emakumea sexu eta plazerrarekin loturik oraindik ere. Bestalde, emakumeen langabezi tasa altuagoa da, nahiz eta gizonezkoek baino emakumezkoek ikasketa gehiago izan, lana bilatu arteko denbora luzeagoa da, behin lana aurkitu ondoren soldata baxuagoa dute, eta “techo de cristal” termino a ere oso esanguratsua da. Gizarteak ez du oraindik ere ongi ikusten emakume bat boterean egotea edo kargu publiko nahiz pribatu altu batean egotea. Horregatik beti ukatu izan zaio postu altuko kargua emakumeari.

Uste det ez duela emakumeak bakarrik ez duela gizonaren egoerara hurbildu behar, gizonak ere emakumearen egoerara hurbildu beharko luke. Gizonezko askok egiten dituzte etxeko lanak gaur egun, baina oraindik ere emakumezkoak dira nagusi horretan. Emakumeak zaintzen dituzte haurrak, eskolara eraman, medikuarengana eraman... hori guztia bikotearen (bien) kargu dago eta ez emakumearen kargu bakarrik. Superwomanak al gara bada? Lanaldi bikoitza egin behar dugula ala? Gizon eta emakumeen berdintasunak ez du esan nahi emakumea lan munduan sartu behar denik soilik. Berdintasuna arlo guztietan eskatzen da, lan munduan, etxean, gizartearen ikuspegian... guztian. Emakumeak egiten dira bikotearen egin beharrekoaren gehiengoaren kargu eta beraz ezin du izan kargu altuen buru? Gure gizartea kontraesanez beterik dago, geu ere kontraesanez beterik gauden moduan. Baina goazen denok elkarturik honen aurka borrokatzera, injustiziaz beteriko gizarte honetan elkarturik eman behar baitugu historiako aurrera pauso garrantzitsuenetako bat.

 Elkarlanean bakarrik lortuko dugu gizon-emakumeon berdintasuna!

 

2008-02-28 20:28 #1


Utzi iruzkina: