Kategoria: martxoak
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu. Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez. Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF. KANPAI...
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...
Jarri euskararen aldeko irudia zure etxeko atari, leiho, balkoi, denda, taberna, gaztetxe, ludoteka, bulego, lantoki, kultur etxe zein karrikan. Horixe da Karrikiri elkarteak abenduaren 3ko euskararen egunera begira egin duen deia. Kartelak elkartearen Iruñeko Xabier karrikako Euskal Dendan jaso daitezke. Topaguneak atondu du afixa, “Euskarak 365 egun” kanpainaren harira.Abenduaren 30ean, kultur ekitaldiaIruñean, makrozubi forala dela eta, kanpainako ekitaldia abenduaren 3an egin ordez azaroaren 30ean eginen dute, Burgoen plazan. Ekimena Zaldiko Maldiko...
animatu 3.Euskararen Ginkanan parte hartzera! Euskararen ginkana Egin beharrekoa: 4-6 laguneko taldea osatu www.euskararenginkana.net orrialdean izen-emate formularioa bete eta zuen taldea aurkeztu bideo labur batean (mugikorrarekin grabatu daiteke!) Abeduaren 3an hasita, internet bidez astero proposatuko diren probak burutu. (6 aste, 6 proba) Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak finalera pasako dira: Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan. Finaleko probak irabazten dituen taldeak eramango du sari nagusia: 3.000 euro euskararen aldeko proiektu bat...
Kaixo Mintzakide!Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako asteburu pasa eder bat antolatu dute abenduaren hasierarako.Udaberrian 50 mintzalagun inguru elkartu ziren Etxalarren, eta joateko aukerarik izan ez bazenuten, hemen daukazue aukera berri bat! Eta berriz joan nahi baduzue, zer esanik ez!Plan ederra, ezta?
IZEN-EMATEA: urriaren 19ra arte ARANGUREN:Euskara Zerbitzua ANTSOAIN: Euskara Zerbitzua ATARRABIA:Karrlkaluze elkartea BERRIOBEITI:Euskara Zerbitzua BERRIOZAR:Euskara Zerbitzua BURLATA:Zaldualde euskaltegia ZIZUR NAGUSIA:Euskara Zerbitzua UHARTE: Zubiarte euskaltegia, Euskara Zerbitzua IRUNEA:Karrikiri elkartea eta Arturo Campion(IKA), Irunezar eta Irrintzi euskaltegiak(AEK), Iruñerriko Hizkuntza Eskola Ofiziala. INFORMAZIOA: Mintzaklde, Rlbed parkea, 1 behea, Alarrabia 948...
Kim Jong Un bertan egon zen, benetan partehartzailea izan zen kontzertuan. Besteak beste Bella Ciao abesti partisano italiarra jo zen.
LAB sindikatuak Martxoaren 8an Emakumeon Batzar Orokorra burutuko du lan erreformak emakumeongan izango dituen ondorioak azaldu eta martxoaren 29an kalera ateratzearen garrantzia azpimarratzeko. Batzarra Iruñeako Gurutze Plazako Institutoan izango da goizeko 10:00etan eta bertan Ainhoa Etxaide, Garbiñe Aranburu eta Zaloa Ibeas-ek hartuko dute hitza.Batzarraren ostean, 12:00etan, manifestazioan abiatuko dira Gurutze Plazatik PPren egoitzaraino da.
LAMUZA ENPARANTZAN MARTXOAK 14 19:00tatik aurreraBertsoSoudSystem Maisha, Aritz Sound System, Rufo (beatbox), Xabier Silbeira eta break dantzariak izango ditugu.
Laudioko Gazte Asambladatik Urduñako Gazte Asambladak luzatutako mezua luzatzen dugu eta honekin batera Urduñako Gazte egunera joateko deia.MARTXOAK 8, X. GAZTE EGUNA URDUÑAN Hamar urte bete dira Urduñan Gazte Asanblada sortu zenetik. Denbora honetan denetarik egiteko aukera izan dugu, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, herri eskolak, etab… Gaztetxea eraikitzearen ilusioa ezagutu izan dugu eta baita desalojoen eta epaiketen zapore mikatza ere. Duela hamar...
Aspaldian ezer idatzi gabe nengoen baina gaur egunero hausnartzen dizuedan gai bati buruz nire iritzia emango dizuet: Gaur, martxoak 8, osteguna, emakumearen Nazioarteko eguna da. Orain 76 urtetik ospatzen da egun hau. Baina zein urte izango ote da egun hau berezia izango ez den urtea? Noiz iritsiko da emakume eta gizonezkoen berdintasuna? Egun hau gehiago ez ospatu behar izatea da egun honen helburua, ezta? Berdintasunaren aldeko borrokan denok egin behar dugu aurrera. Denok gara berdinak, gizon ala emakume, baina legalki. Baina gizarteari begiratuz gero, sexu ezberdintasunak ikusten ditug...
Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, Eibarren, beste leku askotan bezalaxe, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola antzerki ikuskizunak edota Portaleako pintura erakusketak. Horrelako emanaldiek berebiziko garrantzia dutela berdintasuna lortzeko bide honetan zeresanik ez dago, baina albiste honen berri ematearen arrazoia ez da hau izan. Pertsonalki, emakumea izateaz harro egon arren (oso) ez baitaukat nire burua feministatzat. El Correo-k albiste hau argitaratu du egunkari horretan Eibarri dagokion...