Kategoria: berdintasuna
Zenbait testu interesgarri itzuli berri da genero-berdintasunari buruz bai Estatuko legedikoak, bai nazioarteko eta Europar Batasunekoak ere. euskal legezalea gunean jarri ditugu, euskaraz erabilgarri. Nazio Batuen Erakundearena: Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko KonbentzioaEmakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentzioaren Hautazko Protokoloa Lanaren Nazioarteko Erakundearena Lanaren Nazioarteko Erakundearen 111 zenbakidun Hitzarmena, Enplegu- eta okupazio-arloko bereizkeriari buruzkoa Europar Batasunarena...
Sarrera Lan hau Rawlsen Justiziaren teoriaren berrinterpretazio pertsonal bat egiteko saiakera da, betiere kontuan harturik, alde batetik, horrek suposatzen duen atazaren zailtasuna, filosofia politikoko arloan XX. mendeko obrarik garrantzienekotzat har baitaiteke bere A Theory of Justice liburua, lanak suposa dezakeen ondoriozko ausardiarekin. Eta bestalde, Rawlsen obra azaletik soilik ezagutzen dudala esan daitekeelako, eta zalantza izpirik gabe, horrek hanka sartzeko arrisku mordoa dakartzalako. Hala ere, arriskatu egingo naiz, arriskurik gabe interesgarri den gauza eskas baitago ikast...
UN-Habitat Nazio Batuen agentziak munduko hirien egoera 2008-2009 txostena argitaratu berri du. Bertan munduko egoera urbanoa eta hirien egoera aztertzen da ikuspuntu sozioekonomiko batetik. Kontutan izan behar da 2007-tik aurrera munduko biztanlegoaren erdian baino gehiago hirietan bizi dela, egunetik egunera aldea handiagoa izanik.Errenta eta diru sarreren des/berdintasunak dira nere arreta gehien piztu dutenak txosten honetan. Des/Berdintasuna neurtzeko Giniren indizea darabil txostenak. Indize honek (0-1) baloreak har ditzake. 0 denean biztanle guztiek errenta maila berdina dutela adier...
Aitzineko urteetan baino tentsio gutiago sumatu nuen Hondarribiko karriketan joan zen larunbatean. Azken asteetan duintasun oro ezabatzeko asmoz paratzen zuten plastiko beltza kentzeko eskaria egin genuen makina bat eragilek. Plastiko beltzik ezean, horia nagusitu zen Hondarribiko karrika nagusian. Gizon eta emakumeek bizitzako arlo guztietan –baita besta giroan ere- eskubide berak ditugula onartzen ez duten horiek Disneyko karetekin atera ziren karrikara. Azken urteotako ikuskizun penagarrian aurrerapauso ttikia da plastiko beltza eraitsi izana. Oraindik, baina, bide luzea dago egiteke nor...
Joan zen urtean Hondarribitik bueltan Erraondo aldizkarirako idatzi nituen lerroak berreskuratzea erabaki dut. Gaurkotasun ber-bera dute, urtebete beranduago. Ordutik hona ñabardura ttiki bat baino ez dago: “Zuekin inoiz ez” leloa “Zuekin iñoiz ez” leloagatik aldatu dutela!Zuekin inoiz ez“Zuekin inoiz ez”. “Ez gara zuek ikustera etorri”. Gisa bereko pankartekin hartu zituzten ehundaka hondarribitarrek euren bizilagunak, herritarrak. Horiekin eta plastiko beltzekin egindako metrotako hesiekin. Lotsagarria. Deitoragarria, guziz. Baztertzailea. Baztertzeko modukoa. Hondarribiko eta Irung...
Aspaldian ezer idatzi gabe nengoen baina gaur egunero hausnartzen dizuedan gai bati buruz nire iritzia emango dizuet: Gaur, martxoak 8, osteguna, emakumearen Nazioarteko eguna da. Orain 76 urtetik ospatzen da egun hau. Baina zein urte izango ote da egun hau berezia izango ez den urtea? Noiz iritsiko da emakume eta gizonezkoen berdintasuna? Egun hau gehiago ez ospatu behar izatea da egun honen helburua, ezta? Berdintasunaren aldeko borrokan denok egin behar dugu aurrera. Denok gara berdinak, gizon ala emakume, baina legalki. Baina gizarteari begiratuz gero, sexu ezberdintasunak ikusten ditug...
Ilundu du eta autobusetik jaisten naiz, etxera joateko asmoarekin. Nire aurretik hiru neska jaitsi dira, arte ederretako ikasleak, antzaz. Markesinan dagoen iragarkiari begira geratu dira. - Ba nik ez dut iragarki hau ulertzen –batak. - Ez, nik ere ez. Ez gazteleraz, ez euskaraz, ez dut ezer ulertzen -besteak. Hirugarrenak harridura aurpegia jartzen du: - Nola ez ba? Argi dago gero. Eskubiko laranjak gizonezkoen burua errepresentatzen du: hutsik da...
Beti izan ditut liskarrak lagun eta senitartekoekin berdintasuna hitz magiko hori dela eta. Eta liskarrak izan baditut berdintasunaren alde apustu egiteagatik izan da. Baina berdintasunaren izenean gaur egun nagusitzen ari den korrontea feminismoa da. Feminismoari ezarri zaion konnotazioa oso da aberasgarria gizartearentzat, pozgarria eta justua. Politikari ezkertiarrek feministatzat deskribatzen dute bere burua. Baina feminismoa matxismoa bezain gogorra, krudela, kritikagarria eta injustua da. Emakumeen alde egiten du, gizonezkoak alde batera utziz. Historian zehar mundu honek egindako aka...