Des/berdintasun sozialak hirietan
UN-Habitat Nazio Batuen agentziak munduko hirien egoera 2008-2009 txostena argitaratu berri du. Bertan munduko egoera urbanoa eta hirien egoera aztertzen da ikuspuntu sozioekonomiko batetik. Kontutan izan behar da 2007-tik aurrera munduko biztanlegoaren erdian baino gehiago hirietan bizi dela, egunetik egunera aldea handiagoa izanik.
Errenta eta diru sarreren des/berdintasunak dira nere arreta gehien piztu dutenak txosten honetan. Des/Berdintasuna neurtzeko Giniren indizea darabil txostenak. Indize honek (0-1) baloreak har ditzake. 0 denean biztanle guztiek errenta maila berdina dutela adierazten da, indize hori 1 denean berriz pertsona bakar batek errenta guzitak bereganatzen dituela esan nahi du.
Oro har, desberdintasun maila handienak AEB-etan, Afrikan eta Hego Amerikan aurkitzen dira: Atlanta, New Orleans, Washington D.C., Miami, eta New York-ek adibidez, Nairobi, Buenos Aires, Sao Paulo eta Santiago de Chileren desberdintasun maila antzekoa dute. Gainera ia hauek guztiek 0,4 baino Gini indize altuagoa daukate, zifra hau alerta egoerakoa kontsideratzen delarik. AEB-tako desberdintasunaren aldagai klabea arraza dela ere esaten du txostenak. (Obamak zerbait aldatuko al du? Nahiko lan izango du)
Kontrako aldean, berdintasun handieneko hiri bezela Beijing agertzen da. Holanda, Danimarka, Finlandia eta Eslobeniako hiriek ere berdintasun maila oso esanguratsuak dituzte. India berriz desberdintasuna azken urteetan gehien hazten ari den herrialdea da.
Eta Euskal Herrian zer? Estatu ez garen heinean txostenak ez dio ezer gutaz. Espainiak berriz Gini indize altuenetariako du (0,34) Europar Batasuneko estatuen artean Erresuma Batua (0,34), Portugal (0,36),Italia eta Greziarekin (0,33) batera
Txostena irakurrita argi dago egoera ez dela batere ona, batez ere 3. munduko herrien artean. Hau dena nola konpondu liteke? Planifikazio urbano egoki eta sendoa, kudeaketa ezinhobea eta lidergo politiko sendoarekin. Ez da nere iritzia soilik, txostenarena baizik. Baina ze erraza den horrelakoak esatea ezta? Nola errealitatera eraman ordea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: