HERRIPUBLIKA

In claris non fit interpretatio, baina gauza argiak gurean gutxi omen

Marx-en profeziak?

1
herripublika 1456135366929 HERRIPUBLIKA | 2009-03-16 21:48

Niri ere emilez iritsi zaiz Marx-ek esan omen zuen esaldi hau:"Los propietarios del capital estimularán a la clasetrabajadora para que compre más y más bienes, casas, tecnología cara, empujándoles a contraer deudas más y más caras hasta que la deuda se haga insoportable. La deuda impagada llevará a la bancarrota de los bancos, los cuales tendrán que ser nacionalizados”.Oso profetikoa benetan, ezta?Izquierda Unidako Koordinatzaile Nagusia den Cayo Larak ere egiatzat hartu eta adierazi zuen. Argi dago baina Marxek ez zuela horrelakorik inoiz esan. Arrazoiak honakoakMarx-ek ez zuen imaginatuko...


AHT, orain hobeto?

1
herripublika 1456135366929 HERRIPUBLIKA | 2008-12-03 20:48

AHT bezelako azpiegitura baten aurka egoteko arrazoi ugari aurki daitezke. Batzuk oso arrazoizko eta zentzuzkoak gainera. Jende ugariren atxekipena lortu dezaketenak.ETAk baina, gaur bezala pertsonak hiltzeaz gain, mobilizazio soziala ere hiltzen du.  Gizartearen babesa izan dezaketen hainbat proiektu, ideia etab ezerezean uzten ditu.Katixa Agirrek gaur esaten duen bezala: Harrotasunez betetzen gaituzten sinboloak desagertzen diren bitartean (Laboa), bada munstro bat desagertzen ez dena. Gaur, Azpeitian berragertu da. Beste heriotza-zigor bat, pertsona babesgabe bati ezarria. Beste kau...


UN-Habitat Nazio Batuen agentziak munduko hirien egoera 2008-2009 txostena argitaratu berri du. Bertan munduko egoera urbanoa eta hirien egoera aztertzen da ikuspuntu sozioekonomiko batetik. Kontutan izan behar da 2007-tik aurrera munduko biztanlegoaren erdian baino gehiago hirietan bizi dela, egunetik egunera aldea handiagoa izanik.Errenta eta diru sarreren des/berdintasunak dira nere arreta gehien piztu dutenak txosten honetan. Des/Berdintasuna neurtzeko Giniren indizea darabil txostenak. Indize honek (0-1) baloreak har ditzake. 0 denean biztanle guztiek errenta maila berdina dutela adier...


Leihakortasun ekonomikoaz hitz egiterakoan atentzioa normalean Estatu-nazioek bereganatzen dute. (Brasil, India, Txina, AEB etab). Hala ere Munduko ekonomiatik tira egiten duen indar nagusia beste aktore bat da askoren ustez: Mega Erregioa.  Mega Erregio bat hiri bat eta bere inguruneak baino askoz gehiago da. Definitzea ez da erraza, ez eta non hasi eta noraino iristen den. Horrela  nahiko zonalde “difusoak” dira, enpresa erraldoi piloa eta aktiitate ekonomiko ugari dutenak.  Munduan 191 Estatu inguru daude, mega erregio garrantzitsuak berriz 40 inguru. Beraietan mund...


Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait dirulaguntza eman berri dizkie hainbat udalerriri helburu eta emaitzetara zuzenduriko kudeaketa proiektuak burutu ditzaten. “Emaitzetara zuzenduriko kudeaketa proiektuak” esatean Aldundiak Plan Estrategikoak, Legegintza Planak eta Urteroko Kudeaketa Planak burutzea ditu buruan batik bat , nahiz eta Aginte Mandoak edo Balanced Scorecard delakoak eta helburu hauetarako software-a ere diruz laguntzea aurreikusita zegoen. Hala ere erresoluzioan hauetarako diru laguntzarik ez da eman (edo udalek ez dituzte eskatu). Zure herriak diru laguntzarik jaso badu ikustek...


Aberria ala hil?

2
herripublika 1456135366929 HERRIPUBLIKA | 2008-03-08 00:43

Bizkarretik hurbildu eta hiru tiro jotzea. Balentria galanta. Eta nori? Autopistako kobratzaile bati. Autopistako langileak, horiek bai direla gure eskubideen zanpatzaileak!!!Gainera batzuek Euskal Herria libreagoa, askeagoa dela pentsako dute. Zer da ba askatasuna? Arrasateko herritarren bozken zilegitasunari inongo baliorik ez ematea? Herritarrek bere garaian aukeratutako pertsona bat desagertaraztea? "Herritarren hitza errespetatu" entzuten dugu maiz ezker abertzaleko bozeramaileen ahotik. Noizko "herritarren bizitza errespetatu"? Hildakoek hitzegin al dezakete bada? Haurreskolan ez al z...


Flexisegurtasuna

herripublika 1456135366929 HERRIPUBLIKA | 2008-01-26 00:24

Hitz berri hau, (ez dakit euskeraz nola deitu behar diogun, ingeleraz “Flexicurity” deitzen diote) epe laburrean sarri askotan entzungo duzu, Europar Batasuneko enplegu politikaren hitz kuttunena baita. 2013 urte bitarteko enplegu sustapenerako programa eta politikek berau garatu eta ezarri beharko dutelako Europako diru laguntzarik jaso nahi badute behintzat.   Bere esanahia erraz antzeman badaiteke ere, ondorioei buruz hitzegin aurretik azal dezagun zertan datzan, edo zer izan beharko lukeen europako agintarien aburuz.   Terminoaren jatorria Holandan dago, nahiz eta egun Danima...


Herri+publika hitz jokoa erabiliz ez dut blog honetan herrietara bakarrik mugatzeko intentziorik. Herri zein hiri, Euskal Herri zein Euskal Hiri, konnotazio zein biztanlego kopuruaz haratago, lurralde eremu berberari buruz arituko naiz. Atxagaren Euskal Hiri kontzeptua gustoko dudan arren, zerbait erreala baino helburu bezela ikusten dut.   Herripublikak Errepublika hitzaren antza handia izanda ere, blog hau ez da gobernu forma horren aldeko alegato bat. “Res publica” espresioak (errepublikaren jatorri etimologikoak) erromatarren garaian Gauza Publikoa adierazi nahi zuen (kaleak, zubi...


herripublika 1456135366929

Herripublika Garapenari eta Lurraldeari buruzko bloga da. Hemen ekonomia, ingurugiroa, hirigintza, azpiegiturak... dira hizpide. Hau da, gure eguneroko bizitza (lana, aisialdia) baldintzatzen duten faktoreei buruzko hausnarketa ezkerreko ikuspegitik.