Aberria ala hil?
Bizkarretik hurbildu eta hiru tiro jotzea. Balentria galanta. Eta nori? Autopistako kobratzaile bati. Autopistako langileak, horiek bai direla gure eskubideen zanpatzaileak!!!
Gainera batzuek Euskal Herria libreagoa, askeagoa dela pentsako dute. Zer da ba askatasuna? Arrasateko herritarren bozken zilegitasunari inongo baliorik ez ematea? Herritarrek bere garaian aukeratutako pertsona bat desagertaraztea?
"Herritarren hitza errespetatu" entzuten dugu maiz ezker abertzaleko bozeramaileen ahotik. Noizko "herritarren bizitza errespetatu"? Hildakoek hitzegin al dezakete bada? Haurreskolan ez al ziguten ba irakatsi mintzatzeko ahalmena bizirik dauden pertsonek bakarrik daukatela? Hipokresia handiagorik egon al daiteke?
Gauzak honela martxoko 9ko hauteskundeetan abstenitzeak honako esanahi hau du: Ados zaudela hilketa honekin. Bozkatzera joaten ez bazara pistolen lagunek zure jarrera bere aktibo gisa erabiliko dute eta. Beraz egiozu muzin pasibotasunari eta pasotismoari eta joan zaitez bozkatzera.
Garaiz zabiltza zure bozka jasotzearen ohorea nork merezi duen erabakitzeko!
Iruzkinak
xa2er 2008-03-08 13:53 #1
Ozenago esaterik badago, ez aldiz, argiago.<br>
2008-03-08 20:32 #2
Abstenzioa eskatzen dutenek ez dute zenbat diren jakin nahi eta, batez ere, ez dute zenbat diren jakiterik nahi. Honek izena du: koldarkeria politikoa. Isaias, agur eta ohore!
Utzi iruzkina: