Hemen duzue "Argia multimedia"n aurkitutako mahai-inguru interesgarria.


Euren kontura!

alternatiba 1456130686283 Alternatiba | 2010-02-21 21:23

Denok ez gaude egoera berean ekonomia krisi bati aurre egiteko.  Adibidez, BBVAk 2009a 4.210  milioi euro eskaseko irabaziarekin itxi du eta Goirigolzarri urteko 3 milio euroko erretiroarekin konformatu da. Beste alde batetik, Hego Euskal  Herrian 2009.ko urte bukaeran 168.854 langabetu zegoen, 2008ko ekainean zegoena baino %66 gehiago. Kopuruak lotsagarriak dira.Hala eta guztiz ere, hondamendira eraman gaituen ekonomia eredu kudeatzaileek sinestarazi nahi digute eurek aterako gaituztela putzutik kapital pribatuaren bitarteko magikoari esker. Hauen artean ditugu PSE eta PP, e...


Marx-en profeziak?

1
herripublika 1456135366929 HERRIPUBLIKA | 2009-03-16 21:48

Niri ere emilez iritsi zaiz Marx-ek esan omen zuen esaldi hau:"Los propietarios del capital estimularán a la clasetrabajadora para que compre más y más bienes, casas, tecnología cara, empujándoles a contraer deudas más y más caras hasta que la deuda se haga insoportable. La deuda impagada llevará a la bancarrota de los bancos, los cuales tendrán que ser nacionalizados”.Oso profetikoa benetan, ezta?Izquierda Unidako Koordinatzaile Nagusia den Cayo Larak ere egiatzat hartu eta adierazi zuen. Argi dago baina Marxek ez zuela horrelakorik inoiz esan. Arrazoiak honakoakMarx-ek ez zuen imaginatuko...


Noam Chomsky

buruatabihotza 1456131746471 buruatabihotza | 2009-02-16 21:40

Ezagutzen Noam Chomsky? Estatu batuetako filosofo, aktibista, analista politikoa eta XX. mendeko hizkuntzalari garrantzitsuenetariko bat da.


Penagarria gizarte honetako batzuk errealitatetik at nola bizi diren, beraien diruz betetako munduan. Halakoek burmuina zeharo usteldua dute eta ahal izango banu, nik neuk "mileurista" egingo nituzke denboraldi luze baterako. Pertsona hauek guztiz amorratzen naute! sindinero.org-en ikusia


Egunotan, Barack Obamak Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeak “irabazi” dituela-eta, izugarri espekulatzen ari da aldaketaren beharraz. Batzuek diotenez, gauzak zeharo aldatuko dira Etxe Zuriko maizter berriarekin, baina, bestetzuen arabera, bere horretan segituko du denak.   Nik, ordea, biek arrazoi pitin bat dutela esango nuke; arrazoi zati moderatua, baina. Izan ere, batetik, Obamak kanpainan agindu dituen aldaketa guztiak ez ditu gauzagarri izango, baina zertxobait aldatu beharko du sinesgarri suertatzeko. Bestetik, Bushek bezain txarto ezin du jarraitu AEBetako politikak; ez ek...


inperioaren krisialdia? Krisialdia gora eta behera, egoera honetara eraman gaituztenek ez dute inolako ardurarik bereganatu nahi. Ez gaude behin behineko arazo baten aitzin. Garbi dago sistema bera sartu dela krisialdian, baina ba dirudi interes berezia dagoela aferaren benetako neurriak izkutatzeko. Jendea beldurtzen ari dira, bai, komunikabideen joera hauxe da, baina sakoneko azterketari ihes egiten diote gehienek. Izan ere krisialdi honen gibelean gaur egungo munduaren bi zutabeak daude, kapitalismoa eta inperioa. Sinestarazi nahi izan digute kapitalismoa sistemarik onena dela, eta inpe...


ZEITGEIST eta ZEITGEIST ADDENDUM pelikulak ikusi ditut. Filme benetan potenteak, biak oso onak, ikusi beharrekoak.


Kapitalismoaren amaiera?

getag 1456133226747 G&G | 2008-10-12 10:36

Krisiatik crash-era igaro da munduko ekonomia, ekonomia globala.Ia ez gara oroitzen lehen porrotez (Fredi Mac eta Fanni Mae), susmoak, zurrumurruak eta, azkenik, porrotak gero eta abiadura handiagoan jakiten genituen-eta. Lizardi poetak liokeenez, Bakan-bakanka, leenen ... Sarri-sarri, gero.Diagnosiari buruz ados daude aditu gehienak: arrisku biziko Aktiboekingo espekulazioak bankuen balantzeak usteldu ditu eta, ondorioz, bankuen artean konfiantza-ezak dirua, likidezia, desagertarazi du.Horretara etorri dira estatuen esku-harteak: alde batetik, jendearen konfiantzari eusteko, gordailuak ber...



Orain dela ez asko irakasle bati entzun nion Euskarak orain arte iraun izanaren arrazoia ez dela halabeharra izan.   Egia esan, hizkuntza batean ez da ezer halabeharrez edo kasualitatez gertatzen. Hizkuntzaren barneko aldaketak lege eta arau jakin bati loturik daude. Hitz bat ez da legerik gabe garatzen, atzizki bat ez zaio edozein hitzi elkartzen... Hizkuntza baten biziraupena ere, ez da halabehar kontua, ezta euskararen kasuan ere, oraindik arrazoi jakinik ez daukagun arren.   Irautea halabehar kontua ez den bezala, ez da halabeharrez gertatzen hizkuntza baten galtzea. Arrazoia...


GAZTE! Urriaren 20an gazteok martxa egingo dugu Uribe Kostan zehar. "Kapitalismoa apurtuz, garaipena gure esku" leloa gure eskualdean zehar hedatuko dugu. Gazteon borrokaz eta antolakuntzaz sistema iraultzeko gai garela erakutsiko dugu. Etxebizitzaren arazoa, gaztetxeen desalojoak, proiektu txikitzaileak, prekarietatea, kontrol soziala, irakaskuntza eta beste hainbat sektoreren pribatizazioa, akritikotasuna, pasibitatea.. sistema kapitalistari hortzak erakutsi behar dizkiogu! Martxari Erandion emango diogu hasiera goizeko 10etan, metroko plazan. Ondoren Leioara ibiltzen joango gara martxis...


Atzo beste istripu larri bat gertatu da. Pertsona bat hilik eta hemeretzi bat zauritu. Oraingoan N-1ean izan da, baina berdin jazo zitekeen A-8an edo beste edozein errepidetan, sarritan lez. Atzokoan lainoa izan da erruduna, noski. Garraio sistemak ez du zeikusirik, jakina! Sistema ekonomiko honek ere ez, nahiz eta milaka ibilgailu ipintzen dituen egunero-egunero errepideetan, eros-salgai eta pertsonak milaka eta milaka mugiarazten dituen, edo denbora bera merkantilizatu eta "urre" bilakarazi duen. Inola ere ez. Istripu bat izan da, istripu tamalgarria. Ez dezagun bila ba ardurarik, ez dago...


  Aita Arizmendiarrietak burua altxatuko balu… Hobe ez altxatzea, zeren egungo egoera ikusita hartuko lukeen disgustua ikaragarria izango litzateke; ordutik aurrera bai ez lukeela inoiz gehiago bururik altxatuko. Zergatik diodan hori? Markinar horrek bultzatu eta ezagutu zuen dena pikutara joan delako.   Egun, euskal kooperatiba asko MCCren barnean daude, baina kontuan izan enpresa talde horren sorrera izan zela euskal kooperatibismoaren amaieraren hasiera; hortxe bukatu zen dena. MCC ENPRESA KOOPERATIBISTEZ SORTUTAKO ENPRESA TALDE KAPITALISTA DA. MCC sortu zenean kooperatibak de...


Egun batzuetan ganorabako, bestetan traszendente eta zenbaitetan inpotente samar altxatzen da bat, adibidez bart hemen irakurritakoak burutik ezin uxatuta:      -3.000.000.000 pertsona bizi da, nekez bizi, egunean euro bi baino gutxiagorekin.     -Hauetatik 1.200.000.000 euro bat baino gutxiagorekin.     -Hauen guztien %70 emakumeak dira.     -800.000.000 pertsona daude gaizki (gutxi) elikatuta muduan.  Horren ondorioz:      -45.000 pertsona hiltzen dira egunero gosez,1.875 pertsona o...


Azken iruzkinak