Zenbaki lizunak.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-06-13 21:41
1

Egun batzuetan ganorabako, bestetan traszendente eta zenbaitetan inpotente samar altxatzen da bat, adibidez bart hemen irakurritakoak burutik ezin uxatuta:

     -3.000.000.000 pertsona bizi da, nekez bizi, egunean euro bi baino gutxiagorekin.
     -Hauetatik 1.200.000.000 euro bat baino gutxiagorekin.
     -Hauen guztien %70 emakumeak dira.
     -800.000.000 pertsona daude gaizki (gutxi) elikatuta muduan.

 Horren ondorioz:

     -45.000 pertsona hiltzen dira egunero gosez,
1.875 pertsona orduro,
31 pertsona minuturo,
pertsona 1 bi segunduro, alegia.

      -Munduan ondoen bizi ziren %20ren eta okerren bizi ziren %20ren arteko aldea 30/1ekoa zen 1960an, 60/1ekoa 1990ean eta 80/1ekoa da gaur egun.

Horren ondorioz:

     -850.000.000 pertsonak (%75 emakumeak) ez dakite irakurtzen ez idazten,
     -325.000.000 ume eskolaratu gabe daude,
     -900.000.000 pertsonak ez daukate zerbitzu medikurik,
     -1.000.000.000 pertsonak ez daukate ur edangarririk,
     -2.400.000.000 pertsonak ez daukate estolderiarik.

 Bestalde:

     -400.000.000.000 dolar gastatzen da munduan drogetan,
     -1.000.000.000.000 ejerzitoetan,
     -1.000.000.000.000 publizitatean.

 

Mezu honetan 111 zero idatzi ditugu, 11 aldiz erabili dugu pertsona hitza,  3 bider emakume eta 2 aldiz ume. Zenbaki lizunak.

basajaun

basajaun 2006-06-14 11:57 #1

<p>Arrazoi osoa duzu, eta gainera zoritxarrerako gaur irakurri egin dut mundua globalki hartuta gastu militarrentzako erabilitako dirua igo egin dela...eta kopuru horren zati handi batek AEBk hartzen du.... Zoritxarreko mundua, baina geurea, bertan bizitzea egokitu baiyaku, eta beraz gure erantzukizuna da gure esku dagoen guztia egitea horren kontra. </p>

<p>Bestalde berri on bat ere irakurri dut honi buruz gutxi gora behera eta Argentina militarrei botere pixkat kendu diotela da zibilen eskuan utziz militarrei kendutakoa. Honek ez du esan nahi diru gutxiago gastatuko dabienik armamenduan baina gutxienez hobe are ta gauza gehien erakunde zibilen esku egotea, ez?</p>

<p>Agur bat!</p>


Utzi iruzkina: